JOANE ARZALLUZ GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELDUNORDE
Txapelketa honek "Igerilari osoa" izaera du, bertan haurrek lau estiloetan parte hartzen dutelako: 50 tximeleta eta 100 bizkar goizean eta 100 bular eta 100 libre arratsaldean. Igerilari guztiek froga guztiak egin zituzten eta lau denboren baturak ematen zuen sailkapen orokorra.
Txapelketaz gain, haur guztiak egun osoan izan ziren Legazpian, elkarrekin bazkaltzen. Giro bikaina izan genuen taldekide guztien artean eta egun neketsua baina polita igaro zuten denek.
Pasa den larunbatean, gure taldeko 2004ko neska-mutilak eta 2003 mutilak Legazpian izan ziren Gipuzkoako Eskolarteko "Igerilari Osoa" Txapelketan parte hartzen.
Txapelketa honek "Igerilari osoa" izaera du, bertan haurrek lau estiloetan parte hartzen dutelako: 50 tximeleta eta 100 bizkar goizean eta 100 bular eta 100 libre arratsaldean. Igerilari guztiek froga guztiak egin zituzten eta lau denboren baturak ematen zuen sailkapen orokorra.
Gauzak horrela, gure igerilari guztiak oso txukun aritu ziren, euren marka guztiak asko hobetuz eta 4 estiloetan bikain aritzen direla erakutsiz.
Nesken sailkapen orokorrean, Joane Arzalluz Txapeldunorde izan zen.
Mutiletan, 2003ekoen artean, Unai G. Somovilla zen txapeldun izateko bidean, lau probatan erabat nagusi izan baitzen. Baina, 100 bular frogan irteeran azkarregi atera eta deskalifikatua izan zen froga horretan, bertan aukera guztiak galduz. Animo!
Podiumean ez, baina besteak bezain bikain aritu ziren gainontzeko taldekide guztiak, denak lau estiloetan txukun eta lehian ahal zuten onena ematen.
Orokorrean, taldeko 14 igerilari izan ziren txapelketa honetan parte hartzen. Zorionak denoi!! Aupa ZUEK!!
Mutiletan, 2003ekoen artean, Unai G. Somovilla zen txapeldun izateko bidean, lau probatan erabat nagusi izan baitzen. Baina, 100 bular frogan irteeran azkarregi atera eta deskalifikatua izan zen froga horretan, bertan aukera guztiak galduz. Animo!
Podiumean ez, baina besteak bezain bikain aritu ziren gainontzeko taldekide guztiak, denak lau estiloetan txukun eta lehian ahal zuten onena ematen.
Orokorrean, taldeko 14 igerilari izan ziren txapelketa honetan parte hartzen. Zorionak denoi!! Aupa ZUEK!!
Txapelketaz gain, haur guztiak egun osoan izan ziren Legazpian, elkarrekin bazkaltzen. Giro bikaina izan genuen taldekide guztien artean eta egun neketsua baina polita igaro zuten denek.
Adin tarte hontako haurrek azken txapelketa XXVI. Lasarteko Saria izango dute.
Comentarios
Publicar un comentario