V ZARAUTZ MASTER SARIA | V OPEN MASTER ZARAUTZ

Pasa den larunbatean taldeko Yoli Pastor eta Yoana Gonzalez masterrak Zarautzen izan ziren V Zarautz Open Master Sarian parte hartzen. Denboraldi hontan lehiatzen zuten lehen aldia zen eta gustura aritu ziren biak.


Yoli 400 libre, 100 bular, 100 libre eta 100 estiloak frogetan lehiatu zen. Lehen hiru frogetan bere marka onenetan aritu zen eta 100 estiloetan berriz, 1'24''15ekin bere marka pertsonala eta 35-39 urte arteko taldeko errekor berriak ezarri zituen. 35-39 urte arteko kategorian Yoli txapeldunorde izan zen 400 libren, 100 libren eta 100 estiloetan eta txapeldun 100 bular frogan.

Yoanak berriz 400 libre, 50 libre eta 50 bular frogak izan zituen eta egindako hiru frogatan hirugarren postuan sailkatu zen.

Txapelketa hau goiz eta arratsaldeko jardunaldietan ospatu zen eta parte hartu zuten bi igerilariak gustura aritu ziren. Pixkanaka ea aurtengoan ere lehiaketa gehiagotan parte hartzen ikusten ditugun, benetan pozgarria baita igerilari helduek ere lehiaketarako eta entrenamendurako grina badutela ikustea. 

Aupa Zuek!!

Comentarios