IÑIGO IBARBURU TXUKUN EEAA ESPAINIAKO TXAPELKETAN
Pasa den asteburuan Iñigo Ibarburu taldekidea Castelloneko "La Salera" igerilekuan izan da Euskal Selekzioarekin Erkidego Arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen.
Junior mailako Espainiako Txapelketa prestatzen ari denez, ez da forma betean joan eta froga batzuk asko kostatu zaizkio. Hala ere, beti bezela, maila ederra eman du eta bere aportazioa erabakigarria izan da Euskadik mutiletan lortu duen 6garren posturako eta sailkapen orokorreko 7garren posturako.
Uste bezela, Iñigo froga indibidualetan zein 3 erreleboetan lehiatu da.
Banakako frogetan, 100 tximeleta, 200 tximeleta eta 200estiloetan aritu zen. Lehenengoan 57''26 egin zuen 3garren postuan sailkatuz. Bere marka onenetik segundu eskasera maila ona eman zuen Iñigok, froga hau asko kostatu bazitzaion ere.
200 tximeletan 2'14''33 egin zuen 9garren sailkatuz eta 200 estiloetan bere marka berdintzeko gai izan zen 2'15''66 eginez eta Euskadirentzat 8garren postua lortuz.
Erreleboetan ere erabakiorra izan zen bere aportazioa Euskadiko Selekzioarentzat. 4x200 libren 1'58''98 egin zuen 3garren postan, 4x100 libren 52''93 egin zuen 4garren postuan amaitu zuen erreleboko bigarren postan eta 4x100 estiloak erreleboan ere 57''50 egin zuen tximeletako bere postan.
Txapelketa garrantzitsuari begira gaudenez, emaitza normalak eta onak dira Iñigorenak. Momentuko entrenamenduaren nekeak frogak nahi baino gogorrago bilakatzen baditu ere, maila onean aritu da Iñigo eta pixkanaka datozen asteetan freskotasuna irabazten joan bezela, Cadiz-en bere markak hausteko gai izatea espero dugu.
Bitartean, datozen bi asteburuetan Gipuzkoako zein Euskal Herriko txapelketak izango ditu. Plangintzaren ondorioak ikusten hasteko txapelketak izango dira eta Cadiz-eko zitarako ondo prestatzekoak ere bai, beraz, zorionak egiten ari zaren lan guztiagatik, eutsi goiari eta eurra!!
Comentarios
Publicar un comentario