GURE IGERILARIAK TXUKUN ASTEBURUKO TXAPELKETAN
Pasa den asteburuan federatutako infantil, junior eta bsolutuak Tolosan izan ziren "Denbora Hartze" frogan parte hartzen. GIpuzkoako Aldundiak asteburuko eskola kirola bertan behera utzi ondoren Legazpiko Gipuakoako Neguko Saria eta Gipuzkoako Neguko Txapelketa ez ziren jokatu. Horien ordez, Tolosan Gipuzkoako Txapelketaren programa berdinarekin lehiaketa hau ospatu zen. Bertan behera geratutako bi lehiaketa hauek datozen asteetan ospatuko dira, denek euren neguko txapelketa izan dezaten.
- Iñigo Ibarburuk Espainiako Gutxieneko berri bat lortu zuen ( 400 libre 4'04''85)
Pasa den asteburuan federatutako infantil, junior eta bsolutuak Tolosan izan ziren "Denbora Hartze" frogan parte hartzen. GIpuzkoako Aldundiak asteburuko eskola kirola bertan behera utzi ondoren Legazpiko Gipuakoako Neguko Saria eta Gipuzkoako Neguko Txapelketa ez ziren jokatu. Horien ordez, Tolosan Gipuzkoako Txapelketaren programa berdinarekin lehiaketa hau ospatu zen. Bertan behera geratutako bi lehiaketa hauek datozen asteetan ospatuko dira, denek euren neguko txapelketa izan dezaten.
Larunbateko txapelketan 14 taldekide aritu ziren lehian eta guztiak txukun aritu zirela esan beharra daukagu, nahiz eta asebeteta atera ez ginen. Hala ere, asteburu hontan ospatzekoak diren Euskal Herriko Txapelketetan gure igerilariek oraindik ere maila hobea ematea espero dugu.
Txapelketako froga ikusgarriena Iñigo Ibarburuk eskaini zigun. Beste frogen artean 400 libren sekulako marka egitea lortu zuen: 4'04''85, aurreko marka pertsonala 10 segundutan hobetuz eta froga hontako Espainiako Gutxienekoa ere lortuz.
Naiara Lizasok 100 eta 50 libreko markak hobetzea eta Espainiako Txapelketarako gutxienekoak zuen helburu baina ez zen gai izan. 100 libren bere marka onenetik ehuneko batzuk gora aritu zen eta 50 librean, bere marka 28''46rekin hobetu bazuen ere ez zen eskatzen zaion 27''80a lortzeko nahikoa izan. Ea asteburu hontan Iruñan lortzerik baduen, gogoa behintzat jarriko du, seguru.
Itsaso Tolosak bere denboraldi gozoarekin jarraitzen du. Aurtengoan aurreko denboraldietan baina marka hobeetan dabil etengabe eta momentu honetan forma betean ez dagoen arren, behin eta berriro bere marketan dabil. Bizkar estiloko 3 frogetan bikain aritu zen eta bereziki 2'23''37 eginez 200eko frogan gozatu zuen gehien, 50 metroko frogan ere aurrerapenak egiten ari den arren. Dudarik gabe, lortzen ari den hobekuntza teknikoan dago gakoa, beraz, segi bide horretatik.
Haitz Mitxelena tximeleta estiloko bere marka onenetara gerturatzen ikusi genuen ere. 100 metrokoan berriro ere, aspaldiko partez minututik jaisteko gai izan zen 59''46 eginez eta 200ean 2'11''00 egin zuen, aspaldian egin duen marka onena lortuz.
Mikel Esnalek 100 estiloetako marka hobetzea lortu zuen eta bere kasua Itsasoren antzekoa da. Open-a prestatzen ari da eta ez dago forma betean, baina teknikoki hobetuz eta berarentzat egokiagoak diren entrenamenduekin bere maila onenean mantentzen da.
Infantilak ere txukun ibili ziren baina euren adinarekin gertatu ohi den bezela, gorabehera haundiekin, zenbait frogetan asko hobetuz eta besteetan okerxeago arituz. Orokorrean, ondo burututako frogetan emaitza onak lortu zituzten infantilek baina oraindik ere lehiatzen ikastea falta zaie, froga guztiak ehuneko ehunean segurtasun gehiagorekin egiteko.
Asteburu hontan izango diren Euskal Herriko Txapelketei begira gure igerilariak oraindik ere hobeto aritzea espero dugu eta beraz, animoak denoi Euskal Herriko Txapelketarako. Aupa Zuek!!
Comentarios
Publicar un comentario