Pasa den asteburuan, Nahia Zudaire taldekidea Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin izan da Valladoliden. Bertan, Gazte mailako Espainiako Txapelketan lehiatu da eta emaitza paregabeak lortu ditu.
Txapelketa hontan partehartze handia izan du Nahiak. Alde batetik banakako hiru frogatan lehiatu da (50 libre, 100 libre eta 50 bizkar) eta horretaz gain 4x50 estiloak eta 4x50 estilo libreko errelebuetan ere aritu da.
Banakako frogetan emaitza bikainak lortu ditu. 50 bizkar frogan lehenengo izan zen eta 50 eta 100 libre frogetan berriz, hirugarren. Sailkapen nagusian, bosgarren izan zen, sailkapen orokorra egindako frogen emaitzen baturak ematen baitzuen eta goraxeago egoteko beste froga baten falta izan zuen. Erreleboetan nagusi izan ziren euskaldunak.
Taldekako sailkapenean, Euskal Selekzioa txapeldunorde izan zen. Zorionak talde osoari!!
Egindakoarekin oso gustura eta pozik azaldu da Nahia. Horretaz gain asteburu bikaina izan du Valladoliden eta benetan esperientzia polita ekarri du handik, beraz, ZORIONAK eta segi gozatzen!!
Comentarios
Publicar un comentario