39 MARKA PERTSONAL BERRI, TALDEKO 7 ERREKOR BERRI eta INFANTILEN ERRELEBOETAKO 4 TALDEKO MARKA BERRI Ordizian ospatutako Neguko Ligako 3. jardunaldian
Pasa den larunbatean ere bikain aritu ziren gure igerilariak Ordizian. Neguko Ligako 3. jardunaldia izan zen hontan gure igerilariak pixkanaka forma hartzen ari direla ikusi ahal izan genuen eta eurek egindako txapelketarekin benetan gustura atera ginen.
Txapelketaz betetako hilabete hontan zehar gure igerilariek 3 jardunaldietan etengabeko hobekuntza erakutsi dute orokorrean eta lehiaketak horren jarraian izanik joera hori ikusteak bide onetik goazela pentsarazten digu. Aupa Zuek!
Jardunaldi hontarako bi froga nagusi genituen egiteko: 400 libre eta 200 estiloak. Bi frogek gure igerilarien oinarrizko lanaren garapena baloratzeko balio ziguten eta horregatik hasi berriak izan ezik, beste gehienak 400 librean aritu ziren, gutxi batzuk 200 estiloetan eta beste batzuk bi frogak egin zituzten. Froga hauetaz gain igerilariek momentu hontan garrantzi gutxiago duten beste froga bana egin zuten bi erreleboez gain.
400 libreak eta 200 estiloak
400 libre frogan 18 igerilari aritu ziren eta horietatik 13k marka pertsonala egitea lortu zuten. Lortu ez zutenek euren marketatik gertu aritu ziren eta normalean arazoak tekniko eta taktikoak izan ziren. Froga hontan aipatzekoenak Iñigo Ibarbururen 4'14''85a, Mikel Sotoren 4'35''02a, Naiara Lizasoren 4'55''03a eta Nahia Jie Villamedianaren 5'08''95a izan ziren. Itsaso Tolosa ere 5 minututik behera aritu zen baina 50 metro faltan amaitu zuelakoan geratu eta marka hobetzeko bidean bazen ere arazo horrengatik ez zuen lortu.
200 estiloetan 7 igerilari aritu ziren eta 7ek lehen jardunaldian froga bera egin bazuten ere, oraingoan berriro ere froga hontako marka hobetzea lortu zuten, aipagarriena Itsaso Tolosaren 2'39''00a izan zelarik.
Gainontzean gure taldekideakbestelako froga batean ere aritu ziren; 100 librean, 200 tximeletan, 50 bular frogan eta 200 bizkar frogan eta froga horietan ere txukun aritu ziren.
Erreleboak
Jardunaldi hontan bi errelebo izan genituen: saioaren hasieran 4x50 libre erreleboa eta amaieran 4x50 estiloak. Bi erreleboetan aurkeztu genituen talde desberdinek lan ona egin zuten eta tartean infantilen errelebo guztiek taldeko marka berria ezartzea lortu zuten.
Ondorio positiboekin amaitu genuen beraz bai 3. jardunaldi hau eta baita azaroko lehiaketa guztien inguruko balorazioan ere. 3 jardunaldi pasata, infantil gehienak Gipuzkoako Neguko Txapelketarako gutxieneko denborak egin ditugu eta junior eta absolutuak hilabete hontan zehar forma egoera hobetzen aritu direla ere ikusi dugu. Oraindik garaiz denez, bide horretan jarraitu eta akats tekniko batzuk zuzendu beharrean gaude eta gerora lehiaketa hauetan ikusitako zenbait akats taktiko zuzendu beharko ditugu
Orain bi zita garrantzitsu ditugu aurrez aurre. Bata datorren astean Sabadell-en ospatuko den Absolutuen Neguko Espainiako Txapelketa (Itsaso Tolosa, Mikel Esnal eta Iñigo Ibarburu) eta bestea bi aste barru izango dugun Gipuzkoako Kluben arteko Kopa.
Animo Ekipo! Egurra!
Comentarios
Publicar un comentario