HELBURUAK BETETA ETORRI GINEN MALLORCATIK
- Iñigo Ibarburu 100 tximeletako finalean izan zen eta Itsaso Tolosa ehuneko bakarragatik ez zen finalean sartu.
- Bi igerilariak euren marka onenetan ibili ziren
Pasa den apirilaren 9tik 11era bitartean taldeko Iñigo Ibarburu eta Itsaso Tolosa Palma de Mallorcan izan dira Absolutu mailako Espainiako Open Txapelketan parte hartzen. Bertan esperientzia polita izan dute eta europako txapelketarako gutxienekoen bila joandako igerilari handiekin batera lehiatzeko aukera izan dute.
Gure igerilariei dagokionez, biak txukun ibili dira, espero genuenaren barruan eta alde horretatik helburuak beteta etorri garela esan genezake.
Lehiatzen lehena Itsaso izan zen, osteguneko 200 bizkar frogan. Aurreko albiste batean aipatu bezela, Itsaso urte pare bateko lehortearen ondoren bere marka onenetara bueltatzen hasita zegoen eta berarekin geneukan helburu haundiena, GIF 1 sarian ikusitakoa irudipen bat ez zela ziurtatzea zen eta beraz, txapelketa hontan berriro ere bere marka onenetan igeri egiten ikusi nahi genuen.
Alde horretatik pozik etorri ginen, Itsasok donostian egindako marka hobetu baitzuen, berriro ere 2'25aren inguruan igeri eginez eta bere bigarren marka onena lortuz. Mallorcan egindako 2'26''67 honekin Itsaso ehuneko bakarrarengatik ez zen finalean izan. Pena bat izan zen, goizean bigarren 50ean erritmoa galdu baitzuen eta hori hobeto egiten saiatzeko aukera paregabea izango zukeelako arratsaldean. Hala ere, esan bezela, berriro ere marka onenetan eta beraz, udarako zatirako gogoz eta ilusioz beterik bueltatu ginen.
Iñigoren kasuan, bestelako egoera bat geneukan. Iñigok bere kategoriako txapelketa prestatu zuen eta hartatik txapelketa hontarako 6 asteetan forma piko bat ez genuela lortuko bagenekien. Horregatik, helburua bere markatik gertu ibili eta 100 tximeletako finalean sartzea zen. Iñigok biak lortu zituen. Ostiral goizean egindako 58''23arekin arratsaldeko finalerako sailkatu zen Iñigo. Finalean, beti bezain gogotsu, goizeko marka hobetzea lortu zuen 58''15 eginez eta bere 57''82tik oso gertu igeri eginez. 97 urtean jaiotakoen artean, hemen ere hirugarren izan zen Iñigo.
Gauzak honela, gustura Mallorcan gure bi igerilariek egindako txapelketarekin. Neguko zikloari amaiera eman eta orain udarakoarekin jo eta fuego astea tokatzen da. ANIMO!!
Comentarios
Publicar un comentario