ENTRENAMENDUKO LAN HANDIA ETA ELKARBIZITZA PUEYO DE JACA-n ETA PANTICOSA-n EGINIKO EGONALDIAN
- Apirilaren 23tik 26ra bitartean taldeko infantil, junior, promesa eta absolutuak Panticosan izan dira.
Bertan adin tarte hauetako igerilari gehienak izan dira (guztira 15) eta bertan egindako jarduera nagusiak entrenamendua eta elkarbizitza izan dira. Oso ondo pasa dute guztiek.
Entrenamenduari dagokionez, asteazkenetik larunbatera bitartean igerilariek 6 entrenamendu saio egin dituzte, goiz eta arratsalde entrenatuz, eta larunbat arratsaldean "XXII Ciudad de Huesca" Sariarekin eman genion amaiera stage honi.
Egindako lanarekin oso gutura gaude, izan ere udarako denboraldia prestatzeko beharrezkoa dugun oinarrizko lana egiteko oso baliogarria izan da, eta egia esan, gure igerilariek oso ondo entrenatu dute 1200 metrora dagoen Panticosa-ko "La Paul" igerilekuan. Horretaz gain, entrenamenduetatik errekuperatzeko hemen ez ditugun gauza batzuetaz ere gozatu dute gure igerilariek, hala nola jacuzzia, sauna eta bainu turkiarra, eta horrek entrenatzeko aukerak handitu dizkigu.
Orokorrean egin duten lana honakoa izan da: goizetan korri eginez, bizikletan, arraunean edo makina eliptikoan hasi dituzte saioak edo bestela taldeko jolasak eginez. Gero, uretan entrenatu dute, kategoria edo espezialidadearen arabera lan desberdinak burutuz. Goizeko uretako entrenamenduaren ondoren, junior eta absolutuek indar saioak izan dituzte gimnasioan eta infantilak rokodromoan edo bestelako jarduera libreetan aritu dira.
Arratsaldetan berriz, uretan izan dira saioak, goizekoak bezela, kategoria edo espezialitatearen arabera planteatutakoak. Orokorrean aste santuko oporretan zehar asko entrenatu dute gure igerilariek eta egindako oinarrizko lan haundi honek, bakoitzari bere udarako txapelketa nagusian asko lagunduko diolakoan gaude. Zorionak denoi egindako esfortzuagatik!!
Elkarbizitza berriz, Pueyo de Jaca-ko "Quinta Vista Alegre" albergean egin dugu. Taldekide guztiak oso gustura egon dira eta elkarrekin egon dira jarduera desberdinetan parte hartzen. Aurten eguraldia ez dugu lagun izan eta ezin izan ditugu aurreko urtetan kanpoko zelaian eginiko jolas edo jarduerak burutzerik izan. Giro freskoa izan dugu eta ostegunean kazkabarrak ere harrapatu gintuen albergerako bueltan. Egoera hori izanik, tarte libreak elkarrekin egoten, pelikulak ikusten, atsedena hartzen edo bestelakoak egiten pasa ditugu.
Oso gustura beraz, Panticosan eta Pueyo de Jacan eginiko egonaldiarekin, taldekideek lan handia egin dute entrenamenduari dagokionez eta beraien arteko erlazioak sendotu eta elkar hobeto ezagutzeko aukera ere izan dute.
AUPA EKIPO!!!
Comentarios
Publicar un comentario