KZL 3. JARDUNALDIA | 3ª JORNADA LED

TXIKITXOAK TXUKUN LIGAKO HIRUGARREN JARDUNALDIAN
  • Unai G. Somovilla-k taldeko errekor berriak ezarri zituen.

Pasa den otsailaren 22an, Buruntzaldea IKT-ko gaztetxoek txapelketei jarraipena eman zieten ligako hirugarren jardunaldiarekin. 

Txapelketa Lasarten izan zen eta ohi bezela gurasoen laguntza estimagarria izan genuen txapelketaren antolaketarako. Beste behin ere txukun eta erritmo onean joan zen jardunaldia, beraz, eskerrikasko eta zorionak guztioi alde horretatik!



Guztira Buruntzaldea IKT-ko 45 bat igerilari izan ziren lehian. Guztiak txukun aritu baziren ere, txikienekin, bular estiloan lan gehiago eta hobeto egin behar dugula ikusi genuen, beraz, animo!

Benjaminak 50 bular frogan

2005ean jaiotako haurrek 50 bular eta 6x25 tximeleta errelebo mistoa izan zituzten. 2004ko haur batzuk ere 50 metroko frogan hartu zuten parte. 50 bular frogan guztira 12 neska eta 7 mutil aritu ziren

Lehen urteetan bular estiloa konplikatuena izaten da, batez ere batzuentzat estilo honetako ostikadak suposatzen duen zailtasunagatik. Hori dela eta, zenbaitzuk atal hori hobetzeko dutela ikusi genuen eta beraz alde horretatik lanean jarraitu behar dugu. Bestela, orokorrean txukun aritu ziren froga hontan taldeko txikienak eta lehiaketa berri batean parte hartuz ikasten jarraitu dute, beraz alde horretatik pozik gaude. Animo!

Emaitzen aldetik, Nora Imaz izan zen 2005eko nesketan azkarrena 1'03''87 eginez. Mutiletan, 2005ekoen artean Unai Barcina izan zen azkarren igeri egin zuen taldekidea 1'08''53 markarekin eta 2004koen artean berriz, Beñat Lizartza 58''57 eginez.


Benjaminak 100 bular frogan

2004ko haurrek 100 bular froga indibiduala eta 6x25 tximeleta errelebo mistoa izan zuten. Adin hontako igerilariak oso txukun aritu ziren. Logikoa den bezela, bigarren urtea dutenek erraztasun handiagoarekin eta segurtasun gehiagorekin egin zuten igeri, eta hasiberriak ere, gero eta hobeto moldatzen ikusi genituen berriro ere. Guztira, froga hontan 4 neska eta 4 mutil aritu ziren.

100 metroko frogan, Joane Arzalluz 5garren izan zen gipuzkoa osoko sailkapen orokorrean 1'52''85 eginez. Ane Artolak 2'02''84 egin zuen, Aintzane Sarobek 2'04''94 eta Nerea Santos-ek 2'28''37. Mutiletan, taldeko azkarrena Eneko Elizasu izan zen 2'06''69 eginez, Iker Felipek 2'16''75 egin zuen, Ander Maestrok 2'20''84 eta Unax Goenagak 2'31''78. Zorionak guztioi!!
 
6x25 Errelebo Mistoak

Benjaminek errelebo mistoa tximeleta estiloan izan zen oraingoan,6x25 tximeleta. Guztira, 2 taldek hartu zuten parte eta denek erreleboa gogotsu eta txukun osatu zuten.

Balorazioa egiteko garaian, bular estiloan hobetzeko asko daukagula ikusi genuen, batez ere lehen urteko benjaminekin. Alde horretatik lan gehiago egin beharko dugu. Gainontzekoan umeak gustora eta gu ere bai txikiek egindako txapelketarekin. Animo!! 

Alebinak
Alebinek ere adinaren arabera distantzia desberdinak izan zituzten. Lehen urteko alebinek 50 libre eta 200 bular frogak izan zituzten eta bigarren urtekoek aldiz 100 libre eta 200 bular. Bi urteek batera 4x50 tximeleta erreleboa izan zuten saioa amaitzeko.
Alebinek jada estiloak eta arautegia menperatzen dituzte eta eurentzat froga desberdinak gero eta hobeto menperatzea da helburu nagusia. Bi estiloetan bikain aritu ziren alebinak, gogotsu eta oso txukun igeri eginez eta arautegiarekin inongo arazorik izan gabe.

Lehen urtekoen artean (2003), nesketan 3 taldekide izan genituen 50 libre frogako gipuzkoa osoko lehen hamar postuetan. Lehenengo Leire Martin (35''18), eta bederatzigarren postuan Ainhoa Martin-ek eta Aiora Casado-k berdinketa izan zuten (37''44).  
Adin hontako nesken 200 bular frogan ere Leire eta Ainhoa Martin izan ziren lehen postuetan, Leire txapeldun 3'23''78 eginez eta Ainhoa bosgarren 3'38''90 markarekin.

Lehen postuetan egon ez baziren ere, gainontzeko neskatoak hobekuntzak egiten ikusi genituen, bereziki 200 bular frogan, euren markak nabarmen hobetzeaz gain, teknikoki txukunago eta indartsuago igeri egiten ikusi genituen eta. Zorionak denoi!!

2003-2002ko mutilen artean Unai G. Somovilla izan zen azkarrena 50 libre frogan bosgarren sailkatuz. Froga hontan 34''44 egin zuen eta marka honekin 11 urteko taldeko errekor berria ezarri zuen. 2002koen artean Lander Sorozabal izan zen azkarrena 35''72 eginez.

200 bular frogan berriz, 2003koen artean Unai G. Somovilla berak lehen postua eskuratu zuen 3'26''84 eginez eta marka honekin taldeko 11 urteko errekor berri bat ezarriz. 2002ko 200 bular frogan Lander Sorozabalek 3'45''66 egin zuen.

Bigarren urteko neska alebinen artean (2002) bi frogetan azkarrena Irati Arzalluz izan zen, 100 libre frogan bederatzigarren postua lortuz eta 200 bular frogan hamalaugarrena eskuratuz. Iratik 1'19''09 egin zuen 100 libre frogan eta 3'30''34 200 bular frogan. Azken hontan benetan txukun aritu zen froga eta distantzia oso ondo maneituz. Zorionak!!

2001eko mutiletan, 100 libre frogan Xabier Alonso izan zen taldeko azkarrena 1'19''72 egitea lortuz eta baita 200 bular frogan ere 3'54''84 markarekin. 

4x50 Bizkar Erreleboa

Saioa amaitzeko alebinek 4x50 bizkar erreleboa izan zuten, bai nesketan eta baita mutiletan. Nesketan bi talde atera genituen. Bat honakoek osatu zuten: Nora Qian Villamediana, Aiora Casado, Paula Sevillano eta Aizpea oria. Bestea: Nerea Garcia, Anne Izagirre, Nerea Calvo eta Irati Arzalluz-ek. Bi erreleboak txukun eta lehen postuetan izan ziren.
   
Mutiletan ere bi talde izan genituen. Bata: Unai G. Somovilla, Lander Sorozabal, Xabier Etxeberria eta Unai Lizartza. Bestea: Xabier Alonso, Aimar Murua, Iñaki Arregi eta Lander Azkarate. Hauek ere, neskak bezela bikain eta gogotsu aritu ziren.

Orokorrean, gustora gure igerilari txikiek egindako txapelketarekin. Bereziki aurten hasi berriak direnekin eta Andoaingo igerilari berriekin, guztiek distantzia oso txukun, estilo onarekin eta modu egokian egin zutelako igeri. Emaitzetatik at, arlo hauek dira garrantzitsuenak eta zentzu horretan egindakoarekin oso gustura eta txikienekin bular estiloan lana egiteko gogoarekin atera ginen.
 
SEGI HORRELA!! AUPA EKIPO!!

Comentarios