EUSKADIKO ERREKOR BERRI BAT, 4 FINAL, 11 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 6 ERREKOR BERRI Eguberrietako XXXI NAzioarteko Sarian
- Iñigo Ibarburu eta Itsaso Tolosa bina finaletan izan ziren. Haitz gutxigatik ez zen 100 tximeletakoan sartu.
- Iñigo Ibarburuk 16 urteko Euskadiko Errekor berri bat ezarri zuen 50 tximeleta frogan, 25''96.
Pasa den abenduaren 29an, Euskal Herrian egiten den igeriketa txapelketarik garrantzitsuena ospatu zen, Eguberrietako Nazioarteko Saria. Aurtengoan Ordiziako igerilekuan izan zen txapelketa, bere XXXIgarren edizioan.
Txapelketa hontarako 7 taldekide sailkatu ziren: Iñigo Ibarburu, Itsaso Tolosa, Mikel Esnal, Haitz Mitxelena, Garazi Alkorta, Mikel Soto eta Naiara Lizaso. Guztiak kanporaketa serieetan izan ziren baina finaletan egotea Iñigok eta Itsasok bakarrik lortu zuten, nazioarteko igerilarien maila altua medio.
Bai kanporaketa serieetan eta baita finaleta ere bikain aritu ziren gure igerilariak.
Kaporaketa Serieak
Serieetan zehar gure igerilariek marka pertsonalak egitea lortu zuten. Alde batetik, Iñigo Ibarburuk 100 tximeletan 57''62ko marka pertsonala egin zuen finalerako zuzenean sailkatuz. 50 tximeletan ere marka pertsonala egin zuen goizean, 26''18, Euskadiko Errekorretik oso gertu eta froga hontan ere finalerako sailkatu zen. 100 libre frogan ere lehiatu zen Iñigo, eta 53''88 marka bikaina egin zuen. Hala ere azken froga hontan egindako marka ez zen finalerako sailkatzeko nahikoa izan eta froga hontan 9garren amaitu zuen. Goizean egindako marka guztiak 16 urteko taldeko errekor berri bihurtu ziren eta 100 eta 50 tximeletakoak absolutu mailako errekor berri ere bai.
Itsaso Tolosa ere azken urtean zehar egindako marka onenetan ibili zen eta aspaldiko partez bere frogetan marka hobetzea lortu zuen. 50 bizkar frogan 31''62 egin zuen kanporaketan, azken urteko markarik onena. 100 bizkar frogan 1'07''24 egin zuen, bere marka pertsonala hobetuz. Bi froga hauetan arratsalderako finaletarako sailkatu zen Itsaso. Egindako hirugarren frogan, 50 libren, Itsasok marka pertsonala lortu zuen baita ere 29''44 eginez. Bai 100 bizkar frogan eta baita 50 libren taldeko errekor berriak ezarri zituen Itsasok. Lehenengoan 16 urteko eta absolutu mailako errekor berriak izan ziren eta bigarrena 16 urteko taldeko errekor berria.
Mikel Esnal 50 libre, 100 libre eta 50 tximeletan lehiatu zen. Azken froga hontan marka pertsonala lortu zuen 27''09 eginez eta 11garren sailkatuz. Honetaz gain ondoen 50 libren aritu zen, 24''67rekin bere marka pertsonalera gerturatuz.
Haitz Mitxelena ere bikain aritu zen. 100 tximeletan kanporaketan 7garren sailkatu zen, finaletik sartzeko postu batera. 50 tximeletan bere marka berdindu zuen eta 200 estiloak frogan marka pertsonala lortu zuen 2'27''77 eginez. Arratsaldean finalerako sailkatzeko aukera berri bat izan zuen Haitzek.
Naiara Lizaso 50 libre, 50 tximeleta eta 100 libre frogetan aritu zen. Marka pertsonala egitea 50 tximeletan lortu zuen 33''12 marka lortuz baina aukera onenak 100 libren izan zituen. Froga hontan Naiara 7garren izan zen 1'04''25ekin eta finalera sartzeko postu bakarrera geratu zen. Aipatutako 50 tximeleta frogan Naiarak 14 urteko taldeko errekor berri bat ezarri zuen.
Garazi Alkorta 50 tximeleta, 100 libre eta 100 tximeleta frogetan aritu zen. Guztietan bere marketatik gertu izan zen eta 100 tximeletan bere marka hobetzea lortu zuen 1'17''48 eginez.
Azkenik, Mikel Soto izan zen lehiatzen azken taldekidea. Mikelek marka pertsonalik lortu ez bazuen ere, 100 bular frogan oso txukun ikusi genuen bere marka berdinduz. 50 bular frogan ere aritu zen Mikel.
Goizeko jardunaldia ospatuta beraz, 4 finalista eta bi 7garren postu lortu genituen, 9 marka pertsonal ere lortzeaz gain.
Haitz Mitxelenak Desenpatea
Arratsaldeko beroketan zehar ezusteko bat izan genuen. 100 tximeletako frogarako azken sailkatua zen Aymeric Le Corno gaixotu, eta finalerako azken plaza libre geratu zen. Egoera horretan, goizean 7garren postuan berdinduta geratu ziren Menditxo-ko Markel Ruiz eta gure taldeko Haitz Mitxelenak azken postu hori betetzeko desenpatea jokatu behar izan zuten.
Benetan polita eta lehiatua izan zen, lasterketa osoan bata bestearen ondoan izan baitziren. Desenpatea Markel-ek irabazi zuen Haitzek baino 7 ehuneko lehenago pareta ikutuz. Kanpoan geratu bazen ere, berarentzat motza den distantzia hontan marka hobetzen ikusi genuen Haitz, 59''01 eginez eta horrekin oso gustura geratu ginen.
Finalak eta Euskadiko Errekor Berria
Finaletarako gogotsu zeuden gure bi igerilariak. Iñigo Ibarburu 100 eta 50 tximeletan aritu zen eta Itsaso Tolosa 50 eta 100 bizkar frogetan.
Iñigo ikaragarri aritu zen. 100 tximeletako finalean berriro ere marka pertsonala egin zuen sekulako 57''57a eginez eta Mario Todorovic Kroataren ondoren bigarren sailkatuz. Taldeko errekor berria ezarri zuen hemen Iñigok, bai 16 urtekoa eta baita absolutu mailakoa ere.
Bigarren finalean gogo bereziak zituen Iñigok. Goizean Euskadiko Errekorra 14 ehunekotara izan zuen eta urteko azken aukera izanik begiz jota zuen. Baita lortu ere! Finalean 25''96, 2009 urtetik Julen Zabalok zuen 26''04 hobetuz eta Euskadiko Errekor Berria! Esan beharrik ez dago taldeko errekor berria ere izan zela marka hau. Final hontan Iñigok 5garren postua lortu zuen.
Bestetik Itsaso Tolosa ere bikain aritu zen. Goizeko markak hobetzea lortu ez bazuen ere bere marketan aritu zen eta horrekin oso gustura atera ginen. 100 bizkar frogako finalean 6garren izan zen Itsaso 1'07''79rekin eta 50 bizkar finalean ere postu bera eskuratu zuen 31''91 markarekin.
Egun polita eta marka bikainak beraz Ordizian ospatutako Nazioarteko XXXI Sarian.
Asteburu hontan zita berriak izango dituzte gure igerilariek. Alde batetik, larunbatean Lasarten ospatuko den ligako 3garren jardunaldia izango dute infantil, junior eta absolutuek eta bestetik Jone Vazquez Euskal Herriko Distantzia Luzeko Txapelketan izango da Getxon igandean. Bertan Espainiako Luzera Handiko Txapelketarako sailkapena bilatuko du Jonek.
ANIMO EKIPO eta ZORIONAK!!! SEGI LANEAN!!!
EMAITZAK | RESULTADOS

Comentarios
Publicar un comentario