IGERILARI TXIKIAK PRIMERAN LIGAKO BIGARREN JARDUNALDIAN
- Guztiak oso txukun aritu ziren euren frogetan
- Leire Martinek, eta Unai G. Somovilla-k taldeko errekor berriak ezarri zituzten.
Pasa den larunbatean, Buruntzaldea IKT-ko gaztetxoek txapelketei jarraipena eman zieten ligako bigarren jardunaldiarekin.
Txapelketa hontan, Lasarten eta Andoainen entrenatzen duten haurrek elkarrekin egoteko eta elkarrekin lehiatzeko aukera berri bat izan zuten eta denak elakarrekin eta elkar animatuz aritu ziren, taldegiro bikainean.
Txapelketa Hernanin izan zen eta guztira Buruntzaldea IKT-ko 50 bat igerilari izan ziren lehian. Guztiak oso txukun aritu ziren, zenbaitetan bizkar estiloko arautegi berriarekin arazoak izan bazituzten ere.
Lehen Urteko Benjaminak
2005ean jaiotako haurrek 50 libre eta 6x25 bizkar errelebo mistoa izan zituzten. 2004ko haur batzuk ere 50 metroko frogan hartu zuten parte.
Guztira urte hontako 11 haur aritu ziren txapelketan. Aurreko txaplketetan bezela, oraingoan ere urduri zeuden arren, oso txukun aritu ziren denak, bi estiloetan txukun moldatuz. Adin hontan garrantzitsuena estiloak menperatzea eta arautegia barneratzea izanik, denek lan bikaina egin zutela esan behar dugu.
Emaitzen aldetik, Nora Imaz izan zen nesketan azkarrena 50 libre frogan 51''38 eginez eta 2005ekoen artean lehen postuan sailkatuz. Irati Valdivia, Uxue Centeno, Garazi Irigoras eta Udane Azkarate ere bikain aritu ziren, buruz buru 5garren, 6garren, 7garren eta 8garren sailkatuz.
Mutiletan berriz, Unai Barcina 3garren sailkatua izan zen 2005ekoen arteko froga berean, 50 metroak 51''33an osatuz.
Talde hontan, guztiak froga arazorik gabe burutzen ikusi genituen, biraketak gero eta hobeto egiten ari direla erakutsiz eta baita igerian egiteko modua gero eta hobeto menperatuz. Aupa Zuek!!
Bigarren Urteko Benjaminak
2004ko haurrek 100 libre froga indibiduala eta 6x25 bizkar errelebo mistoa izan zuten. Adin hontako igerilariak ere bikain aritu ziren. Logikoa den bezela, bigarren urtea dutenek erraztasun handiagoarekin eta segurtasun gehiagorekin egin zuten igeri, baina hasiberriak ere gero eta hobeto moldatzen ikusi genituen. Guztira, adin hontako 15 haurrrek hartu zuten parte, horietatik 4ek 2005ekoekin batera 50 libren hartu zuten parte eta gainontzeko 11ak berriz 100 libren.
100 metroko frogan, Aintzane Sarobe 6garren sailkatu zen 1'33''94 markarekin, Joane Arzalluz zortzigarren izan zen eta Ane Artola bederatzigarren.
Mutiletan, taldeko azkarrena Eneko Elizasu izan zen laugarren sailkatuz (1'37''54). Ander Maestro zortzigarren izan zen.
50 metroko distantzian aritu ziren 4 haurrek (Oier Moreno, Hugo Sanchez, Asier Oria eta Andoni Alonso) lan bikaina egin zuten. Hasiberriak izanik froga modu txukunean burutu zuten, bai igerian eta baita arautegiari dagokionez ere. Zorionak!
6x25 Errelebo Mistoak
Benjaminek errelebo mistoak izan zituzten, 6x25 bizkar estiloan. Guztira, 4 taldek hartu zuten parte eta bizkar estiloan denak ondo moldatzen direnez ederki gozatzeko aukera izan zuten gure haurrek, erreleboekin beti gertatu ohi den bezela.
Emaitzez gain, balorazio oso positiboa egin genuen bigarren jardunaldi hontan. Haurrek distantziak arazorik gabe burutu zituzten eta baita arautegiaren inguruko baldintzak ere, igerian oso txukun eginez. Adin tarte hauetan hori da gehien baloratu beharrekoa eta beraz, oso pozik atera ginen gure txikienek egindakoarekin.
Alebinak
Alebinek ere adinaren arabera distantzia desberdinak izan zituzten. Lehen urteko alebinek 50 bizkar eta 200 libre frogak izan zituzten eta bigarren urtekoek aldiz 100 bizkar eta 200 libre. Bi urteek batera 4x50 tximeleta erreleboa izan zuten saioa amaitzeko.
Alebinek jada estiloak eta arautegia menperatzen dituzte eta eurentzat froga desberdinak gero eta hobeto menperatzea da helburu nagusia. Hala ere, zenbaitetan bizkar estiloko arautegi berriarekin arazoak izan genituen eta beraz, pixkanaka aldaketa berriak hobeto barneratzen lan gehixeago egin beharko dugu. Gainontzean, oso ondo aritu ziren guztiak.
Lehen urtekoen artean (2003), nesketan 4 taldekide izan genituen 50 bizkar frogako lehen bost postuetan. Lehenengo Leire Martin, hirugarren Aiora Casado, laugarren Ainhoa Martin eta bosgarren Nora Qian Villamediana, bostak ere, benetan marka onak eginez.
Adin hontako nesken 200 libre frogan ere Leire eta Ainhoa Martin, eta Aiora Casado izan genituen lehen 3 postuetan buruz buru. Froga hontan gainera, Leirek 11 urteko taldeko errekor berri bat ezarri zuen 2'49''79 markarekin.
2003-2002ko mutilen artean Lander Azkarate izan zen azkarrena 50 bizkar frogan zazpigarren sailkatuz. 200 libre frogan berriz, 2003koen artean Unai G. Somovillak lehen postua eskuratu zuen 2'53''85 eginez eta marka honekin taldeko 11 urteko errekor berri bat ezarriz. 2002ko 200 libre frogan Lander Sorozabal hirugarren izan zen.
Bigarren urteko neska alebinen artean (2002) bi frogetan azkarrena Irati Arzalluz izan zen, 100 bizkar frogan lehenengo postua lortuz eta 200 libren bigarrena eskuratuz. Iratik 1'27''40 egin zuen 100 bizkar frogan eta 2'57''91 200 libre frogan.
2001eko mutiletan, 100 bizkar frogan Jon Soto bosgarren izan zen 1'24''65 egitea lortuz eta 200 libre frogan laugarren 2'48''5 markarekin. Adin bereko Xabier Alonso ere benetan gogotsu eta indartsu aritu zen bi froga hauetan, lehenengoan zazpigarren sailkatuz eta bigarrenean seigarren postua eskuratuz.
4x50 Tximeleta Erreleboa
Saioa amaitzeko alebinek 4x50 tximeleta erreleboa izan zuten, bai nesketan eta baita mutiletan. Nesketan, Irati Arzalluzek, Nerea Garcia-k, Ainhoa Martin-ek eta Leire Martin-ek osatutako taldea nagusi izan zen eta Aiora Casadok, Nora Qian Villamediana-k, Anne Izagirre-k eta Ainhoa Bailo-k osatutakoa laugarren.
Mutiletan talde batek bigarren postua eskuratu zuen (Jon Soto, Xabier Alonso, Unai G. Somovilla eta Lander Sorozabal) eta besteak seigarrena (Lander Azkarate, Aimar Murua, Unai Lizartza eta Iñaki Arregi).
Orokorrean benetan gustura gure igerilari txikiek egindako txapelketarekin. Bereziki aurten hasi berriak direnekin eta Andoaingo igerilari berriekin, guztiek distantzia oso txukun, estilo onarekin eta modu egokian egin zutelako igeri. Emaitzetatik at, arlo hauek dira garrantzitsuenak eta zentzu horretan egindakoarekin oso gustura atera ginen.
SEGI HORRELA!! AUPA EKIPO!!
Comentarios
Publicar un comentario