ERRENDIMENDU ETA PARTEHARTZE LIGAKO 3. JARDUNALDIA | 3ª JORNADA LIGAS DE PARTICIPACION Y RENDIMIENTO
IGERILARIEK 40 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 14 ERREKOR BERRI Lasarten ospatutako Ligako 3. jardunaldian
- Antolaketa aldetik, dena bikain joan zen gurasoen borondatezko laguntzari esker
Pasa den larunbatean taldeko infantil, junior eta absolutuek ligako hirugarren jardunaldia izan zuten Lasarteko igerilekuan.
Arg.: Jon Altuna #TXINTXARRI |
Buruntzaldea IKT-k antolatutako jardunaldi hontan, gure taldeaz gain, Tolosaldea, Ordizia, Hernani, Igartza eta Usurbilgo taldeak ikusi ahal izan genituen bai errendimenduko zein partehartzeko ibilbideetan parte hartzen. Guztira 130 bat igerilari izan ziren Lasarteko jardunaldian.
Antolaketa aldetik, txapelketa benetan ondo joan zen. Gurasoen aldetik laguntza handia izan genuen kronometratzaile zein laguntzaile lanetan. Beraz alde horretatik, chapeau! Milesker zuen borondatezko laguntza eskaini zenuten guztioi!
Arg.: Jon Altuna #TXINTXARRI |
Txapelketari begira, gure igerilariak oso txukun eta indartsu aritu ziren. Egindako froga gehienetan marka pertsonalak egitea lortu zuten edo bestela euren emaitza onenetan aritu ziren.
Guztira 40 izan ziren lortutako marka pertsonalak eta 40 horietatik 14 taldeko adineko zein absolutu mailako errekor berriak izan ziren.
Txapelketa honi begira geneukan helburu nagusia gure igerilari gehienek 400 libre froga ahalik eta modu onenean burutzea zen, orain arte egindako lanaren norabidea kontutan izanda zentzu egokian ari ginela ziurtatu ahal izateko. Eta egia esan, froga hontan bikain aritu ziren denak. 400 libre frogan parte hartu zuten 16 igerilarietatik 15ek euren marka hobetzea lortu zuten, gainera, segundu askotako diferentziarekin zenbaitetan.
Arg.: Jon Altuna #TXINTXARRI |
Gainontzeko frogetan ere emaitza onak lortu zituzten gure igerilariek. Partehartze ibilbideko igerilarien artean, 400 libre frogaz gain 50 libre froga izan zuten gehienek eta denek ere froga hontako marka hobetu edo berdintzea lortu zuten. Errendimenduko ibilbidean lehiatzen dutenek 400az gain bestelako frogak izan zituzten.
Egindako marken artean, aipatzekoak izan ziren taldeko errekor berri bilakatu ziren erregistro batzuk.
Alde batetik, Iñigo Ibarburuk, beste errekor batzuen artean, 17 urteko eta absolutu mailako errekor berria ezarri zuen 50 bizkar frogan 28''19 eginez.
Nesketan, Naiara Lizasok 400 libre frogan 15 urteko adineko errekor berri bat ezarri zuen 4'59''06 markarekin. 100 tximeleta frogan, Nahia Jie Villamedianak 13 urteko errekor berri bat ezarri zuen 1'19''43 eginez eta Itsaso Tolosak lorturiko errekorren artean, bi izan ziren esanguratsuenak, biak ere 17 urteko zein absolutu mailako errekor berriak: bata 200 estiloak frogan 2'41''18 eginez eta bestea 200 tximeleta frogan 2'47''45 markarekin.
Igerilariak forman eta marka onak eginez beraz. Hurrengo zita ligako 4. jardunaldian izango dute errendimenduko ibilbideko igerilariek, urtarrilaren 25ean. Parte-hartzekoek berriz, otsailaren 1ean Neguko Gipuzkoako Torneoa izango dute Bergaran.
AUPA EKIPO!!
Comentarios
Publicar un comentario