GIPUZKOAKO KLUBEN ARTEKO KOPA | COPA DE CLUBES DE GIPUZKOA

NESKAK 3garren GIPUZKOAKO KLUBEN ARTEKO KOPAN!!
OROKORREAN, 34 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 12 ERREKOR BERRI eta ERRELEBOETAKO 3 MARKA BERRI LORTU ZITUZTEN GURE IGERILARIEK

  • Jon Ibargoyen-ek Gipuzkoako 2 gutxieneko berri lortu zituen
  • Nahia Jie Villamediana eta Ainara Garcia Espainiako Txapelketetako gutxienekoetatik oso gertu.
Pasa den asteburuan, abenduaren 14 eta 15ean taldeko infantil, junior eta absolutuak Zarautz-en izan ziren Gipuzkoako Kluben Arteko Kopan lehian. Guztira taldeko 19 igerilari aritu ziren lehian eta denak bikain aritu ziren marka onak lortuz.

Albisterik pozgarriena nesken sailkapenarekin etorri zen. Izan ere, bigarren jardunaldiaren ondoren 4garren postuan zirela bazekiten eta, igandeko bi jardunaldietan, benetan gogotsu aritu ziren txapelketaren amaieran podium-ean egoteko. Eta baita lortu ere!! Sailkapenean 3garen postua lortu zuten gure neskek, eta aurreko urtean sailkapen bateratuan lehen hiruen artean izan baziren ere, aurtengoan lehendabiziko aldiz, nesken sailkapeneko lehen hiru postuetan egotea lortu zuten. Zorionak neskak!!


Mutilek, ezin izan zuten aurtengoan podiumean egon,. Nahiz eta benetan gogor lehiatu eta marka onak lortu, froga guztiak betetzeko adina ez zirenez, puntu asko galdu beharrean izan ziren. Hala ere, esan bezela, maila oso onean lehiatu ziren, euren frogetan lehendabiziko postuetan amaituz eta baita erreleboetan ere, beraz zorionak zuei ere eta orokorrean talde osoari egindako txapelketagatik!!


MARKA PERTSONALAK

Txapelketan zehar marka pertsonal asko hautsi zituzten gure igerilariek, guztira 34, benetan zenbaki potoloa. Egindako marken artean zenbait nabarmentzekoak izan ziren: 

Alde batetik Iñigo Ibarburuk 50 tximeletan egindako 26''94a eta 50 bizkar frogan egindako 28''54a, biak ere marka pertsonalak. Orain arte marketara gerturatzen ibili bada ere, txapelketa hontan forma egoera hobea erakutsi zuen Iñigok. Bi marka pertsonal hauetaz gain 100 libren 54''76 egiten ere ikusi genuen eta baita 100 tximeletan berriro ere minututik jaisten ere. 
Bestetik, Mikel Esnal ere oso ondo aritu zen. Batetik 50 tximeletako marka pertsonala 27''91an utzi zuen eta 50 libren 25 segundutik behera behin baino gehiagotan igeri egiten ikusi genuen. Horretaz gain, benetan gogotsu aritu zen azken froga hontako taktika berriak landuz.

Nahia Jie Villamediana, 100 bizkarren marka pertsonala ezartzeaz gain, Udarako Espainiako Txapelketarako Gutxienekotik 71 ehunekotara geratu zen 1'13''72 eginez. 

Espainiako Txapelketako gutxienekoetatik oso gertu geratu zen Ainara Garcia ere. Ainara 50, 100 eta 200 bular frogetan ikaragarri aritu zen, orain bi asteko markak segundutan hobetuz. 50 bular frogan 36''12 egin zuen, 100 bular frogan 1'20''39 (gutxienekotik 38 ehunekotara) eta 200 bular frogan 2'53''42 (gutxienekotik 2 segundu baino gutxigora).

Jon Ibargoyen-ek Gipuzkoako gutxienekoak lortu zituen 200 eta 400 libren. Lehenengoan 
2'24''70ean utzi zuen marka pertsonala eta bigarrenean berriz, 5'14''95ean. Bi hauek lortuta, aurretik zuen 100 librekoarekin batera (froga hau ere hobetu zuen 1'05''10 eginez), errendimenduko ligan eta Gipuzkoako Txapelketan aritzeko txartela eskuratu zuen Jonek.

Gipuzkoako gutxienekoetatik oso hurbil izan zen Enara Arruti ere 50 bular eta 100 bular frogan (41''17 eta 1'29''61).

TALDEKO ERREKORRAK

Egindako marken arabera taldeko 12 errekor berri ezarri zituzten igerilariek. Iñigo Ibarburuk aipatutako 50 bizkar eta 50 tximeletakoa (16 urteko eta absolutu mailako errekor berriak). Haitz Mitxelenak 1500 libreko errekor absolutu berria ezarri zuen 18'26''87 eginez, 
Nesketan, Ainara Garcia-k 50, 100 eta 200 bularreko errekor berriak ezarri zituen (13 urtekoak eta absolutu mailakoak) eta. Nahia Jie Villamedianak 100 bizkar frogan 12 urteko errekor berria ezarri zuen.

Janire Berasartek eta Garazi Alkortak 200 tximeletako errekor berriak ezarri zituzten; lehenak 13 urtekoa eta bigarrenak 16 urtekoa absolutu mailakoa (3'10''04 eta 2'58''86).

Nesken artean gainera, erreleboko 3 marka berri ezarri zituzten: 4x200 librekoa (9'51''36), 4x50 estiloetakoa (2'10''89) eta 4x100 estiloetakoa (4'54''63).

Orokorrean txapelketa bikaina denek egindakoa. Datorren astean zita bikoitza izango dute gure igerilariek. Batetik, larunbatean Hernaniko Sarian izango dira eta bestetik, igandean Gabonetako Nazioarteko Sarian, beraz, animo guztiei eta ZORIONAK!!


Comentarios