URRE 1 eta 5 ZILAR, ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO HIRU GUTXIENEKO BERRI eta 25 MARKA PERTSONAL Infantilen Neguko Euskal Herriko Txapelketan
- Naiara Lizaso 100 libren txapeldun izan zen eta txapeldunorde 50 libren. 100 libreko markarekin Udarako Espainiako Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen. 50 libren gutxienekotik 2 ehunekotara geratu zen.
- Iñigo Ibarburuk bi gutxieneko berri: bata 200 libren eta bestea 100 bizkar frogan. Egindako 3 frogetan txapeldunorde izan zen.
- Mikel Soto txapeldunorde izan zen 100 bular frogan.
Asteburu emankorra izan da pasatako hau. Santurtzin ospatutako EH-ko Infantilen Txapelketan emaitza bikainak lortu dituzte gure taldeo igerilariek. Orokorrean igeri egindako froga gehienetan marka pertsonalak hobetzea lortu dituzte.
Alde batetik, Naiara Lizaso 100 libre frogan Euskal Herriko txapeldun izan zen 1'02''55 eginez. Marka honekin gainera Udarako Infantilen Espainiako Txapelketan aritzeko gutxienekoa lortu zuen. 50 libren txapeldunorde izan zen 29''22rekin, Espainiako Txapelketarako gutxienekotik 2 ehunekotara. Bi froga hauetan Naiarak taldeko adineko zein absolutu mailako errekor berriak ezarri zituen.
100 tximeletan bere marka pertsonala 1'15''61-en utzi zuen eta bosgarren postuan sailkatu zen. Erreleboan 200 libreko marka hobetzea ere lortu zuen Naiarak.
Bestetik, Iñigo Ibarburu EH-ko txapeldunorde izan zen 100 libre, 200 libre eta 100 bizkar frogetan. Bere froga gogokoenak ez diren arren bikain moldatu zen hiruretan. Lehenengoan 54''15 egitea lortu zuen ( biraketa batean oso urruti geratu zen, bestela marka oraindik hobea litzateke). 200 libren 1'56''95 eginez ( marka benetan ona) Espainiako Udarako Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen eta baita 100 bizkar frogan ere, 1'01''81 mararekin.
Mikel Soto ere oso txukun ibili zen. Alde batetik, 100 bular frogan EH-ko txapeldunorde izan zen, 1'18''73 eginez eta aurreko bere marka 3 segundutan hobetuz. 200 bular frogan bere marka 5 segundutan hobetu zuen 2'54''81 eginez eta laugarren postuan sailkatuz. Bere azkeneko frogan, 400 libren, bere marka 8 segundutan hobetu zuen 4'48''25en utziz.
Ainara Garciak igeri egindako froga guztiak hobetzea lortu zuen. 200 bular frogan 3'06''52 egin zuen bere mrka 4 segundutan hobetuz, 100 bularreko marka 1'25''61ean utzi zuen. Froga hontan bosgarren izan zen Ainara eta Espainiako Txapelketarako gutxienekora hurbiltzen ari dela erakutsi zuen. 200 libren 2'36''87an utzi zuen bere marka pertsonal berria. Ainararen kasuan, urduritasuna hobeto maneiatzen eta teknikoki askoz ere hobeto ikusi genuela izan zen aipagarriena.
Janire Berasartek ere igeri egindako 3 frogetan marka pertsonalak lortu zituen. 100 libre, 200 libre eta 100 estiloetako markak hobetzea lortu zuen eta aste osoa gaixorik egon ondoren, Enara Arrutik ahal izan zuena egin zuen bere frogetan, hiruretan bere markak zertxobait hobetzea lortuz.
Asteburu emankorra izan zen aurrekoa beraz. Neguko zatiaren amaieran, Naiara Espainiako Txapelketarako sailkatzen ikusi dugu, Iñigo gutxieneko berriak lortzen eta Ainara eta Mikel Soto aurrerapen haundiak egiten ere ikusi ditugu bular estiloko frogetan.
Udarako zatian, lanean jarraituko dugu gure igerilari guztiek aurrerapenak egiten jarrai dezaten.
AUPA EKIPO!!
Comentarios
Publicar un comentario