KZL 4 JARDUNALDIA | 4ª JORNADA LED


TALDEKO TXIKIAK BIKAIN LASARTEKO JARDUNALDIAN

Pasa den larunbatean, taldeko txikienak Lasarten izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako laugarren jardunaldian parte hartzen.

Txapelketaren antolaketaz gure taldea arduratu zen eta jardunaldia inongo arazorik gabe burutu zen. Dudarik gabe, saioaren martxa onaren erruaren zati bat bertan izan ziren laguntzaile guztiek izan zuten. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu laguntzaile lanetan aritu ziren guztiei, bai kronometratzaileei, bai serie banatzaileei eta baita materiala jasotzen lagundu zuten guztiei ere.

Adinen arabera, txikienek 25 tximeleta edo 50 tximeleta eta 6x25 bular errelebo mistoak izan zituzten, lehen urteko alebinek 100 estiloak eta 200 edo 400 libre libre eta azken urteko alebinek 200 estiloak eta 400 libre. Alebinen artean 4x50 estiloak erreleboak ere izan zituzten, bai nesketan eta baita mutiletan ere. Guztiak bikain eta taldegiro ederrean aritu ziren lehian.

Txapelketa hontan 21 benjamin eta 20 alebin aritu ziren lehian, igerian gero eta hobeto egiten dutela erakutsiz eta horren ondorioz euren marka gehienak hobetuz.


BENJAMINAK

Benjaminak txapelketa amaitu ostean
Orokorrean, egun berezia zuten benjaminek larunbatean. Izan ere, gehien kostatzen diren bi estiloetan egin beharreko frogak zituzten, bata tximeleta estiloan eta bestea bular estiloan, erreleboan. Adinaren arabera normala den urduritasunaz gain, gure ugerilari txikiak bikain aritu ziren bi estilo hauetako frogetan eta hori da jardunaldi hontatik ateratzen dugun emaitzarik onena. Bi estiloetan txukun aritu ziren benjamin guztiak, estilo hauen oinarriak ondo barneratu dituztela erakutsiz eta lehian oso txukun arituz. Aupa gure txikiak!!

Gipuzkoa osoko sailkapen orokorrean, gure zenbait igerilari lehen postuetan izan ziren. 2004ko nesken artean, Joane Arzalluz 5garren izan zen 25 tximeleta frogan. Adin bereko mutiletan, Eneko Elizasu izan zen azkarrena, 28''43 markarekin 15garren postuan. 

2003ko nesketan, Leire Martin gipuzkoa osoko azkarrena izan zen 50 tximeleta frogan 43''96 eginez, eta froga berean Ainhoa Martin 8garren izan zen eta Nora Qian Villamediana 9garren. Froga hontan, Leirek 10 urteko taldeko errekor berri bat ezarri zuen.

2003ko mutiletan Unai G. Somovilla 5garren izan zen 50 tximeleta frogan.
2004 eta 2003koen arteko 6x25 bular errelebo mistoan, hiru talde aurkeztu genituen eta gure talderik azkarrena 4garren postuan sailkatu zen. Beste biak sailkapenean atzerago geratu baziren ere, guztiek bulareko froga bikaina egin zutela esan behar dugu.

ALEBINAK

Lehen urteko alebinen artean, (2002ko neska-mutilak eta 2001eko mutilak) 200 libre frogan, Lander Sorozabal 2002koen artean 2garren izan zen 2'59''58 marka bikaina eginez. Lander Azkarate 9garren izan zen. Froga berean baina nesketan, Nerea Garcia izan zen taldeko azkarrena, 3'28''42rekin 11garren sailkatuz. 
100 estiloak frogan Jon Soto 7garren izan zen 1'29''23 eginez. Marka honekin, Jon-ek 12 urteko 100 estiloetako taldeko errekor berria ezarri zuen. Froga bereko nesketan Irati  Arzalluz izan zen taldeko azkarrena 1'33''00 markarekin 8garren postuan.
Lehen urteko alebinetan, Irati eta Jon, biak 400 libreko frogan aritu ziren eta benetan gogotsu eta indartsu egin zuten igeri. Irati 6garren izan zen 6'20''45 marka eginez eta Jon 2001ekoen artean 9garren 6'03''28 eginez. Froga hontan, Iratik 11 urteko 400 libreko taldeko errekor berria ezarri zuen.

Azken urteko alebin guztiak 200 estiloak eta 400 libre frogetan aritu ziren. Guztiek benetan gogotsu eta oso txukun burutzen jakin izan zuten bi froga gogor izan ziren. Mutiletan, Jon Ibargoyen izan zen bi frogetan azkarrena. 200 estiloak frogan 3'03''12rekin 12garren izan zen eta 400 libren berriz, 11garren 5'44''06 markarekin.

Nesketan, Nora Irazusta izan zen 400 libreetan taldeko azkarrena (6'23''41) eta Leire Carcedo berriz, 200 estiloaetan (3'19''27). 

Froga indibidualen ondoren 4x50 estiloak erreleboak izan zituzten bai neskek eta baita mutilek ere. Erreleboan, neskek 400a bukatu eta berehala aritu ziren eta ahal izan zuten guztia egin zuten. Mutiletan, talderik azkarrena 6garren sailkatu zen eta neskak berriz 2garren izan ziren sailkapen nagusian.

Ohi bezela, emaitzak alde batera utzita, gure igerilari guztiak beren markak hobetzen ikusi genituen eta beraz, bide onetik jarraitzen dugu. Estilo desberdinen arautegiak eta igeri egiteko moduan, arlo teknikoan, hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek eta dudarik gabe, hori da emaitzarik garrantzitsuena.
AUPA EKIPO!!

Comentarios