KZL 3. JARDUNALDIA | 3ª JORNADA LED


TALDEKO TXIKIAK TXUKUN BERRIRO ERE

Pasa den larunbatean, taldeko txikienak Ordizian izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako hirugarren jardunaldian parte hartzen.

Adinen arabera, txikienek 50 bular edo 100 bular eta 6x25 tximeleta errelebo mistoak izan zituzten, lehen urteko alebinek 50 libre eta 200 bular eta azken urteko alebinek 100 libre eta 200 bular. Honetaz gain, neskek 800 libre eta mutilek 1500 libre frogetan aritzeko aukera ere izan zuten. Gure taldetik Nahia Jie Villamediana izan zen luzera handiko frogan aritu zen bakarra. Alebinen artean 4x50 bizkar erreleboak ere izan zituzten, bai nesketan eta baita mutiletan ere. Guztiak bikain eta taldegiro ederrean aritu ziren lehian.

Txapelketa hontan 26 benjamin eta 16 alebin aritu ziren lehian, igerian gero eta hobeto egiten dutela erakutsiz eta horren ondorioz euren marka gehienak hobetuz.


Gipuzkoa osoko sailkapen orokorrean, gure zenbait igerilari lehen postuetan izan ziren. 2004ko Joane Arzalluz bigarren izan zen 50 bular frogan. Leire Martin ere bigarren izan zen 2003koen 100 bular frogan. 2003ko mutiletan Unai G. Somovilla gipuzkoa osoko azkarrena izan zen 100 bular froga osatzen. Unaiek, egindako 1'45''94arekin adineko errekor berri bat ezarri zuen gainera.
2004 eta 2003 urtekoen arteko 6x25 tximeleta errelebo mistoan gure taldea izan zen lehen sailkatua.
Nahia Jie Villamediana nagusi izan zen 100 libreetan 1'12''10 markarekin eta 800 libreetan hirugarren postuan sailkatu zen lehen aldiz egiten zuen froga hontan.
2000ko mutilen artean, Jon Ibargoyen laugarren izan zen 100 libreetan 1'11''41 eginez. 2001eko Jon Soto bosgarren izan zen 200 bular frogan eta 4x50 bizkar erreleboetan, bai mutilak eta baita neskak ere, biak hirugarren postuan izan ziren. 

Ohi bezela, emaitzak alde batera utzita, gure igerilari guztiak beren markak hobetzen ikusi genituen eta beraz, bide onetik jarraitzen dugu. Estilo desberdinen arautegiak eta igeri egiteko moduan, arlo teknikoan, hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek eta dudarik gabe, hori da emaitzarik garrantzitsuena.
AUPA EKIPO!!


Comentarios