EUSKAL ZIRKUITUKO 1. JARDUNALDIA | 1ª JORNADA CIRCUITO VASCO

SENTSAZIO ONAK SANTURTZIN

Pasa den larunbatean taldeko Itsaso Tolosa, Haitz Mitxelena eta Mikel Esnal, Santurtzin izan ziren, Euskal Zirkuituko 1. jardunaldian parte hartzen. 

Marka pertsonalik lortu ez bazuten ere Itsaso eta Mikel oso txukun aritu ziren, euren probetako marka onenetatik gertu. Haitz berriz, bere onenetik oso urruti dagoela ikusi genuen zoritxarrez eta datozen bi asteetako lanaren ondoren Espainiako Neguko Txapelketan  Santurtzin egindako marka hobetzea espero dugu.


Esan bezala, Itsaso eta Mikel oso ondo aritu ziren. Lehenak 100 eta 200 bizkar frogetan egin zuen igeri bietan ere igerileku laburreko bere marka onenetan igeri eginez. 100 bizkar frogan 1'07''73 egin zuen eta 200ean 2'25''65. Nahiko erraztasun eta frexkura handiarekin egin zuen igeri eta Espainiako Neguko Absolutuen Txapelketan bere markak hobetzeko moduan izango dela uste dugu.

Mikel Esnal ere bere marka onenetatik oso gertu ibili zen 50 libre eta 100 libre frogetan. Lehenengoan 24''89 egin zuen (bere 24''38tik oso gertu) eta 100ean 54''55 egin zuen. Azken froga hontan amaitzea asko kostatu zitzaion baina denbora asko dago oraindik arlo hori lantzeko.

Bai Itsasok eta baita Esnalek aurreko denboraldian forma egoera onenean zeudenean lortutako markak urte hasieratik berdintzea lortu zuten eta horrek aurtengo denboraldian marka onak lortu ditzaketela pentsarazten digu.

Haitzek txanponaren beste aurpegia jarri zuen. Igeri egindako bi frogetan oso astun eta uretan bultzadak lortu ezinik ibili zen igeri egindako 100 eta 200 tximeleta frogetan. Espainiako txapelketa abenduaren 1ean duen arren, urtea oso luzea da eta ziur urtean zehar bere markak hobetzea lortuko duela.

Itsaso eta Haitzek hurrengo zita Palma de Mallorca-n izango dute, Absolutuen Espainiako Neguko Txapelketan. Biak abenduaren 1ean lehiatuko dira, lehena 200 bizkar frogan eta bigarrena 200 tximeletan.

Zorionak hiruroi!




Comentarios