Pasa den igandean taldeko hainbat igerilari Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian parte hartzen izan ziren. Guztira 9 izan ziren parte hartu zuten igerilariak, horietatik 7 masterrak.
Hauek izan ziren parte hartu zuten igerilariak: Mikel Esnal, Alazne Egiazabal, Naroa Goikoetxea, Imanol Guerra, Joxe Mari Iraola, Yoli Pastor, Mikel Izagirre, Juanvi Martin, Mauri Rodriguez eta Jose Luis Sevillano.
Guztiek egun ederraz eta giro bikainaz gozatu ahal izan zuten. Gainera igeri egiten oso gustura sentitu ziren gehienak eta orokorrean oso pozik atera ziren egindako zeharkaldiarekin.
Sailkapenari begira, Seniorren artean Mikel Esnal izan zen azkarrena 42 minutu eta 48 segundurekin 37garren helmugaratuz. Kategoria hontan nesketan Alazne Egiazabal izan zen azkarrena distantzia 44 minutu eta 11 segundutan burutuz eta 21garren sailkatuz.
Master kategorian Juanvi Martin izan zen azkarrena eta 6garren postua eskuratu zuen 43 minutu eta 19 segunduko markarekin.
Datorren asteburu hontan, igerilari hauetariko batzuk Hondarribian izango dira Txingudi Badia zeharkaldian parte hartzen.
Comentarios
Publicar un comentario