HARRI GARMENDIA SARIA | TROFEO HARRI GARMENDIA

IÑIGO IBARBURU 3garren INFANTILETAN, ESPAINIAKO GUTXIENEKO BERRI BAT, 12 TALDEKO ERREKOR BERRI eta 15 MARKA PERTSONAL Harri Garmendia Sarian

  • Iñigo Ibarburuk brontzea lortu zuen infantiletan, FINA puntuen arabera eta horretaz gain 100 bizkar frogako igerileku luzeko Espainiako gutxienekoa lortu zuen.
Pasa den larunbatean Harri Garmendia Saria ospatu zen Donostiako Paco Yoldi igerilekuan eta bertan izan ziren taldeko infantil, junior eta absolutuak.

Gure igerilariak txukun ibili ziren, denen artean marka eta errekor berri ugari lortuz.



Iñigo Ibarburu fin ibili zen, ohi bezela, urte osoan zehar bere markak hobetzen ibili baita. Egin zituen bi frogatan marka pertsonalak eta taldeko errekorrak ezarri zituen. Egindako markekin puntuazio orokorrean hirugarren postuan sailkatzea lortu zuen infantilen kategorian eta, horretaz gain, igerileku luzeko bere laugarren Espainiako gutxienekoa lortu zuen 100 bizkar frogan 1'05''38 eginez. 400 libren ere 2 segundura geratu zen 4'33''07 denborarekin. Infantilen Udarako Espainiako Txapelketa igerileku luzean denez garrantzia gehiago ematen diogu igerileku mota hontan lortutako gutxienekoei baina guztira 8 gutxieneko ditu Iñigok, ikaragarria.

Gutxienekoetatik gertu ibili zen beste igerilari bat Jone Vazquez izan zen, Euskadiko 400 libreko gutxienekotik gertu kasu hontan. Jone froga hontan segundu bakarrera geratu zen bere marka 13 segundutan hobetuz eta 5'26''75 eginez. Ea datorren asteburu hontan ospatuko den Gipuzkoako Txapelketan lortzerik baduen. Honetaz gain, JOnek 200 libreko marka hobetzea ere lortu zuen 2'41''30 eginez. JOnek bi froga hauetan taldeko adineko errekor berriak ezarri zituen.

Itsaso Tolosa ere nahiko fin ibili zen. Egindako 3 frogetatik bitan marka pertsonalak eta taldeko errekor berriak ezarri zituen. 50 bizkar frogan 32''97 egin zuen eta bera juniorra bada ere Espainiako Absolutuen Txapelketako gutxienekotik 90 ehunekotara dago. 200 estiloak frogan marka pertsonala eta Euskadiko gutxienekoa lortu zituen 2'42''71 eginez.

Hiatz Mitxelena ere fin ibili zen. Haitzek 50 eta 200 libren egin zuen igeri, azken hontan tximeleta estiloan egin zuen berak. Bietan marka pertsonalak eta taldeko errekor absolutuak ezarri zituen lehenengoan 29''00 eginez eta bigarrenean 2'17''17 denborarekin. Emaitza oso positiboa da, izan ere Haitzek Espainiako gutxienekoa lortzea du helburu eta segundu bakarrera dauka. Igerileku luzeko marka segundu batean hobetu duela ikusita, asteburu hontan igerileku motzean lortzeko aukera handiak dituela pentsatzen dugu.

Mikel Arribillagak ere taldeko errekor berri bat ezarri zuen 200 bular frogan 3'00''81 eginez.Honetaz gain 100 bular frogan ere marka pertsonala lortu zuen 1'24''35 markarekin.

Estilo berean, Mikel Sotok ere marka pertsonala eta errekor berria ezarri zuen baina 50 bular frogan (41''35). Mikelek 100 libreko marka ere hobetu zuen 1'09''05 eginez.

Naiara Lizasok igeri egindako bi frogetan marka pertsonalak eta taldeko errekorrak ezarri zituen. 100 libre frogan 1'10''97 egin zuen eta 50 libren 32''11.

Azkenik, Kevin Iglesiasek 50 bularreko bere marka hobetzea lortu zuen 41''84 eginez.

Aste hontatik aurrera Espainiako Txapelketak ez dituzten guztiak Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak prestatzen hasiko dira eta baita entrenamenduko karga jaisten ere. Asteburu hontan Irunen ospatuko den Gipuzkoako Txapelketan gure igerilariek markak hobetu eta zenbait Euskadiko eta Espainiako gutxieneko berri lortzeko esperantzarekin eta asmoarekin joango gara. Ea posible den! 
ANIMO EKIPO!! 


Comentarios