GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXIX. TXAPELKETA

10 BRONTZE ETA ZILAR BAT GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO JOKOETAN

Pasa den igandean, taldeko alebinak Gipuzkoako Eskolarteko XXIX Txapelketan parte hartzen izan ziren, Azpeitian.Txapelketa goizez eta arratsaldez izan zen, bi jardunalditan.


Txapelketan taldeko 6 haur izan genituen lehian. 2000ko nesken artean Ainara Garcia, Maialen Casado, Janire Berasarte eta Ane Solano aritu ziren eta 1999ko mutilen artean berriz, Iñaki Etxebeste eta Unai Irigoras. Seirak benetan txukun aritu ziren.

Goizeko jardunaldia

Goizeko jardunaldiari Janire Berasartek eman zion hasiera gure igerilarien artean. Janirek 1'32''96 markarekin seigarren postua lortu zuen bere aurreko marka bi segundutan hobetuz.

Bere ondoren Ainara Garcia eta Ane Solano lehiatu ziren, 100 bular frogan. Froga hontan Ainarak 1'29''43-ko marka egin zuen eta zilarrezko domina lortu zuen bere aurreko marka 3 segundutaz hobetuz. Anek 2'02''50 markarekin bere aurreko denbora bi segundutan hobetzea lortu zuen.

Gainontzeko igerilariak 200 libre frogan lehiatu ziren. Nesketan, Maialen Casadok brontzea lortu zuen 2'56''12 eginez. Mutiletan, azkarrena Iñaki Etxebeste izan zen 2'52''06 markarekin bere marka pertsonala 14 segundutan hobetuz eta 6garren postua lortuz. Unai Irigoras 9garren izan zen 3'07''39 eginez.

Goizeko jardunaldia amaitzeko neskek 4x100 libre erreleboa izan zuten. Gure neskak gogor aritu ziren eta azkenean ondo merezitako hirugarren postua eta brontzea lortu zuten.

Arratsaldeko jardunaldia

Arratsaldeko jardunaldian Janire izan zen berriro ere lehiatzen lehena. Janire 200 tximeletan aritu zen eta berarentzat froga berria izan arren, benetan txukun aritu zen. Azkenean 3'31''25 denborarekin 4garren postua lortu zuen.

Bere atzetik Ainara Garcia aritu zen 200 bular frogan. Ainarak, goizean bezela, esfortzu bikaina egin zuen eta berriro ere domina lortu zuen, brontzezkoa oraingoan.

Gainontzeko igerilariak 100 libre frogan aritu ziren. Nesketan Maialen Casado 6garren izan zen eta Ane Solano 11garren. Mutiletan berriz, Iñaki Etxebeste 5garren izan zen eta Unai Irigoras 7garren. 

Goizean bezela, arratsaldea ere nesken errelebo batekin amaitu genuen, 4x100 estiloak oraingoan. Lasterketa estu baten ondoren gure neskek berriro ere 3garren postua eta brontzea lortu zuten.

Beti bezela giro bikaina izan genuen txapelketa osoan zehar.

Txapelketa hontatik Euskadiko Eskolarteko Txapelketarako sailkatuak aukeratzen dira. Ainara Garcia han izango da eta orain, Maialen Casado eta Janire Berasarte bertan izan ahal izango ote duten zain egotea tokatzen zaigu. Zerbait dakigunean emango dizuegu honen berri. Euskadiko Eskolarteko Txapelketa maiatzaren 26an izango da, Zarautzen.

Comentarios