EUSKADIKO ESKOLARTEKO JOKOAK | JUEGOS ESCOLARES DE EUSKADI

AINARA GARCIAK BI 4. POSTU, BATA 100 BULAR FROGAN eta BESTEA 200 BULAR FROGAN
  • 200 bular frogan taldeko adineko errekor berri bat ezarri zuen 3'12''72-ko markarekin

Pasa den larunbatean, Ainara Garcia taldekidea Zarautzen izan zen, Gipuzkoako Selekzioarekin Euskadiko Eskolarteko Jokoetan parte hartzen.

Berarentzat esperientzia berria izan zen hau eta, goizean batez ere, oso urduri egon zen. Hala ere, Ainara bikain aritu zen. 

Goizean 100 bular frogan egin zuen igeri, eta froga hontan 1'29''97-ko denbora egin zuen, laugarren postua lortuz.

Arratsaldeko saioan ere, batere txarra ez den laugarren postua lortu zuen 200 bular frogan. Froga hontan gainera bere aurreko marka 5 segundutan hobetzea lortu zuen, 3'12''72 eginez eta bere adineko taldeko errekor berri bat ezarriz.

Goizean batez ere oso urduri egon bazen ere, egun polita pasa zuen Ainarak, esperientzia berria eta lagun berriak ezagutuz. Gainera, aipatu beharra dago taldekide batzuk animatzen ere izan zituela eta horrek ere asko lagundu zion.

Zorionak Ainara eta zorionak baita ere animatzen egon zinetenei, benetan talde jarrera polita delako !!
Segi horrela !!

Hemen behean Ainarak igeri egindako bi frogen bideoa uzten dizuet:

100 BULAR (1'29''97)


 200 BULAR (3'12''72)

Comentarios