3garren POSTU BAT, ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO GUTXIENEKO BERRI BAT, 9 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 9 ERREKOR BERRI Anoetako igerileku luzean ospatutako Manolo Garcia Sarian.
Pasa den larunbatean, apirilaren 21ean, gure igerilari infantil, junior eta absolutuak Anoetako igerilekuan izan ziren Manolo Garcia Sarian parte hartzen.
Jardunaldi hontarako baja asko izan genituen gaixo egonagatik eta guztira 6 igerilari izan ziren parte hartu zutenak.
Orokorrean, jardunaldia emaitza positiboekin amaitu zen, udarako denboraldia prestatzen ari gara oraindik eta hala ere, igerilari guztiek gutxienez froga bateko marka hobetzea lortu zuten.
Itsaso Tolosak, 100 libreko marka hobetzea lortu zuen 1'07''33 eginez. Marka honekin, igerileku luzean zuen marka bi segundu baino gehiagotan hobetu zuen eta bere adineko taldeko errekor berri bat ezarri zuen.
Iñigo Ibarburuk, igeri egindako froga guztietan marka pertsonalak lortu zituen. 100 libre frogan 57''50 egin zuen eta froga hontan lortutako 543 puntuekin, infantilen sailkapen orokorrean hirugarren postua lortu zuen. 50 libre frogan bere marka segundu erdian baino gehiagon hobetu zuen 26''27 eginez eta 200 libreko marka segundu batean jaistea lortu zuen 2'07''32 markarekin. 50 metroko frogan gainera Iñigok igerileku luzeko Espainiako gutxienekoa egitea lortu zuen, distantzia hontako igerilekuan lortzen duen hirugarrena. 200 libre frogan 32 ehunekotara geratu zen. Emaitza hauekin, Iñigok bere adineko 3 taldeko errekor berri ezarri zituen.
Mikel Esnalek 50 libreko marka 70 ehunekotan jaistea lortu zuen 25''22 eginez. Badirudi froga hau igerileku luzean hobeto egiten duela eta poliki poliki Espainiako Txapelketa Absoluturako gutxienekora gerturatzen ari dela. Ea urte amaiera aldera hori lortzea posible duen. Hontaz gain, denbora honekin Unibertsitate arteko Espainiako Txapelketarako gutxienekotik 22 ehunekotara geratu zen. Marka honekin gainera absolutu mailako taldeko errekor berri bat ezarri zuen.
Kevin Iglesiasek 400 libreko marka hobetzea lortu zuen 5'09''67 eginez. Denbora honekin bere aurreko marka 3 segundutan hobetu zuen eta taldeko errekor berri ezarri zuen bere adinean.
Garazi Alkortak igerileku luzeko bi marka hautsi zituen. 100 libren 1'12''84 egin zuen bere aurreko marka segundu batean hobetuz, eta 50 tximeletan ere marka pertsonala egin zuen 36''75 eginez. Azken froga hontan eta 100 tximeletan adineko taldeko errekor berriak ezarri zituen, 100 tximeletan bere marka hobetzea lortu ez bazuen ere.
Azkenik, Mikel Sotok 200 bular frogako marka hobetu zuen baita ere. Mikelek 3'12''40 egin zuen bere aurreko marka segundu batean hobetuz eta bere adineko taldeko errekor berri bat ezarriz.
Igerilariak ondo beraz, pena horrenbeste taldekide gaixo izatea. Ea denak lehenbailehen errekuperatzen diren eta berriro ere lehian eta entrenaemdnuan elkarrekin lanean segitzen dugun.
Comentarios
Publicar un comentario