ZARAUZKO II MASTER SARIA | II TROFEO MASTER ZARAUTZ

GIRO BIKAINA, URRE BAT, 4 ZILAR eta 2 BRONTZE Zarautzeko II Master Sarian

  • Emaitzez gain, giro bikaina izan zen Txapelketa osoan zehar eta ondoren eginiko bazkarian
  • Sailkapen orokorrean Oier Mitxelenak urrea lortu zuen. Laura Igea-k, Amagoia Fernandez de Lezea-k, Juan Vicente Martin-ek eta Ander Lazkanok zilarra lortu zuten eta Gorka Fernandez-ek eta Yoli Pastor-ek brontzea.


Pasa den asteburuan taldeko masterrak Zarautzen izan ziren Zarautzeko II Master Sarian parte hartzen.

Taldea aurtengo urriaren erdialdean sortu berria izanik, benetan txukun aritu zen, parte hartutako proba gehienetan aurreko postuetan amaituz eta hilabete gutxitan maila txukuna hartu dutela erakutsiz. Gehienentzat gainera, igeriketa froga batean parte hartzen zuten lehen aldia izan da eta egia esan, berriro errepikatzeko moduko esperientzia izan da.

Horretaz gain, benetan ondo pasa zuten gure igerilari masterrek, sariak izan zituen bi jardunaldietan eta ondoren ospatutako bazkarian, azken finean helburu nagusia igeriketarekin eta taldekideekin ondo pasatzea baita.


Larunbata arratsaldea

Lehen jardunaldia larunbat arratsaldekoa izan zen. Taldearen estreineko aldia izan zen eta benetan ondo aritu ziren denak.

Emakumezkoetan Yoli Pastor eta Noemi Montero aritu ziren. 

Yoli Pastor 50 bizkar frogan aritu zen lehendabizi. Froga hontan F2 kategoriako bigarren postua lortua zuen 39''94 eginez. Froga honetaz gain 100 libre frogan aritu zen baita ere eta froga hontan hirugarren izan zen 1'16''63 markarekin.
Noemi ere 100 libre frogan aritu zen eta F4 kategorian hirugarren izan zen 1'25''52 eginez. 

Gizonezkoetan Juan Vicente Martin, Javier Miguel, Ander Lazkano, Gorka Fernandez, Imanol Guerra, Oier Mitxelena eta Jose Luis Sevillano lehiatu ziren jardunaldi hontan.

Lehen frogan, 200 libren, Juanvi  bigarren izan zen M5 kategorian 2'38''29 markarekin. M3 kategorian Javier Miguel ere bigarren izan zen 2'34''71 eginez. M1 kategorian Ander Lazkano (2'19''50), Gorka Fernandez (2'37''67) eta Imanol Guerra (2'59''89) lehiatu ziren eta lehenengo, bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten hurrenez hurren.
Oier Mitxelena 50 bular frogan aritu zen eta 37''07 eginez lehenengo postuan amaitu zuen PM kategorian.

Saioa amaitzen zuen 100 libre frogan aipatutako gizonezko guztiak aritu ziren. M5 kategorian Juanvi Martin bigarren izan zen berriro ere (1'12''77) eta Jose Luis Sevillano laugarren (1'19''29). M3 kategorian Javier Miguel deskalifikatua izan zen eta M1 kategorian Ander Lazkano bigarren izan zen (1'03''13), Gorka Fernandez hirugarren (1'04''09) eta Imanol Guerra laugarren (1'19''89).
Azkenik, PM kategorian, Oier Mitxelena izan zen berriro ere azkarrena 59''95 eginez.

Saioa amaitzeko 4x50 estiloak errelebo mixtoa izan zuten gure taldekideek. Yoli Pastor, Juanvi Martin, Ander Lazkano eta Noemi Montero izan ziren taldea osatu zutena. Taldea 6garren sailkatu zen errelebo txukuna osatuz. 
Lehen postan gainera eta bizkar estiloan Yolik froga indibidualeko marka hobetu zuen 39''22 eginez. Juanvi eta Ander ederki defendatu ziren, lehena bular estiloan eta bigarrena tximeleta estiloan, biak ere marka txukunak eginez eta igerian bikain eginez.  Ederki gozatu zuten laurek.
Taldeak guztira 2'32''08 egin zuen.

Igandea goiza

Igande goizean bigarren eta azken jardunaldia ospatu zen. Jardunaldi hontan, bi emakume gehiago izan genituen lehiaketan: Laura Igea eta Amagoia Fernandez de Lezea. Hauetaz gain, gizonezkoetan, Ivan Granado ere lehiatu zen.

Aipatutako bi emakumeak eta Yoli Pastor 100 estiloak frogan aritu ziren lehendabizi eta baita txukun egin ere. F4 kategorian Laura bigarren izan zen 1'32''02 markarekin benetan gustura igeri eginez. F2 kategorian Yoli ere bigarren izan zen 1'27''03 markarekin eta Amagoiak ere postu bera lortu zuen PF kategorian (1'24''88).
Laura froga honen ondoren 50 tximeletan lehiatu zen. Froga hontan ere emaitza bikaina lortu zuen 41''34 denborarekin lehen postuan sailkatuz. Froga berean, baina gizonezkoetan, Juanvi Martin aritu zen eta bigarren sailkatu zen 41''19 eginez.
Hurrengo frogan, 100 bular frogan, Amagoia lehiatu zen berriro ere eta oraingoan lehen postuan sailkatu zen bere kategorian (1'33''47).

Saioko azken froga indibiduala 50 libre izan zen. Gizonezkoetan, M5 kategorian Juanvi Martin izan zen azkarrena (33''00) eta Jose Luis sevillano hirugarren izan zen (35''72). M2 kategorian Ivan Granado 7garren izan zen 32''16 markarekin. M1 kategorian Ander Lazkano bigarren izan zen (28''62), Gorka Fernandez hirugarren (28''66) eta Imanol Guerra 5garren (33''22). PM kategorian Oier Mitxelena lehen postuan sailkatu zen 27''32 eginez.
Saioari eta txapelketari amaiera emateko 4x50 libre erreleboa izan genuen, bai emakumezkoetan eta baita gizonezkoetan ere.
Emakumezkoetan taldeak bigarren postua lortu zuen. Amagoiak, Yolik, Laurak eta Noemik osatutako erreleboak 2'21''45 egin zuen lehiatua izan zen froga hontan.
Gizonezkoetan bi talde atera genituen. Lehena Gorkak, Anderrek, Ivanek eta Juanvik osatu zuten eta 2'01''72 eginez laugarren sailkatu ziren. Bigarren taldea Oierrek, Imanolek, Javierrek eta Jose Luisek osatu zuten eta hauek 6garren izan ziren.

Esperientzia ederra eta txapelketa polita gure masterrek bizi izan zutena. Sariari amaiera emateko bazkaria izan zuten eta modu honetan amaiera borobila eman zioten asteburuari. Aupa Zuek !! Zorionak !!

Comentarios

  1. Ese ekipo, komo mola !!
    Argazkiak eta bideoak laster igoko dizkizuet.
    UA-UA !!

    ResponderEliminar
  2. Eiiiiiiiiiiinnnnnnn.......nik ere hirugarren postua lortu nuela!!!!!!!!

    Aupa ekipo!

    ResponderEliminar
  3. "La YooooooLI!!!"

    Qué MAaaaaaQUINA!!!!!

    Aupa equipo y para la próxima más gente y por supuesto mejor!

    Zorionak a Tod@s!

    ResponderEliminar

Publicar un comentario