KZL 3. JARDUNALDIA | 3ª JORNADA LED

IGERILARI GAZTETXOAK TXUKUN LIGAKO 3garren JARDUNALDIAN

Pasa den martxoaren 10ean taldeko alebin eta benjaminak Ordizian izan ziren ligako 3garren jardunaldian parte hartzen. Guztira taldeko 33 haur izan ziren txapelketan eta guztiak txukun aritu ziren. 
Beti bezala, emaitzen gainetik talde giroa izan zen nagusi.



2003an eta 2002an jaioak

Igerilari gaztetxoenek 50 bular froga izan zuten eta 6x25 tximeleta errelebo mixtoa ere bai. 

2003koen artean, 50 bular frogan, Leire Martin izan zen nesketan azkarrena 58''09 eginez eta sailkapenean lehen postuan izan zen. 2003ko mutilik azkarrena Unai Somovilla izan zen 1'01''19 markarekin eta Unaik ere bere adinekoen artean lehen postua eskuratu zuen.

2002koen artean nesketan Izadi Villaron izan azkarrena 1'02''02 denborarekin adineko 3garren postuan sailkatuz. Mutiletan, Lander Azkarate izan zen 2002koen artean azkarrena 56''79 markarekin. Lander ere hirugarren izan zen.

2002ko Irati Arzallus eta Iker Chaves 100 bular frogan aritu ziren. Irati lehen postuan sailkatu zen1'54''58 eginez eta Iker 3garren izan zen 2'01''56 markarekin.

6x25 tximeleta errelebo mixtoan gure taldea bigarren izan bazen ere, gure igerilari gaztetxoenak estilo onarekin ibili izan izan zen albiste onena. 

2001eko neskak-mutilak eta 2000ko mutilak

Adin tarte honek bi froga izan zituen: 50 libre eta 200 bular.

2001eko nesketan eta 50 libre frogan Nahia Jie Villamediana izan zen azkarrena froga lehen postuan amaituz (33''92). Adin bereko mutiletan Jon Soto izan zen azkarrena, 39''37rekin adineko laugarren postua lortuz.

Adin berean eta 200 bular frogan, Nahia Jie izan zen berriro lehen postuan 3'23''64 denborarekin taldeko errekor berri bat ezarriz. Bere atzetik Leire Carcedo eta Nora Irazusta izan zituen bigarren eta hirugarren postuan, buruz buru. Mutiletan Jon Soto izan zen berriro ere azkarrena, 3'45''90 markarekin hirugarren sailkatuz.

2000ko mutil bakarra aritu zen lehiaketan, Beñat Alkorta. Beñatek 50 libre frogan 37''66 egin zuen eta 4garren izan zen adinekoen artean. 200 bular frogan 3garren amaitu zuen 3'49''56 denborarekin.

2000ko neskak eta 1999ko mutilak

Mutiletan Iñaki Etxebeste eta Unai Irigoras 100 libre frogan aritu ziren. Biak hasi berriak izanik txukun ibili zirela esan baharra daukagu. Iñaki 8garren izan zen eta Unai 9garren.

Nesketan Ane Solano, Janire Berasarte eta Maialen Casado 100 libre frogan aritu ziren.Azkarrena Janire Berasarte izan zen 1'20''81 ekin 3garren sailkatuz eta Maialen 4garren izan zen 1'21''47rekin. Ane 7garren izan zen 1'38''93 eginez. 

Froga honetaz gain, Ane 200 bular frogan aritu zen Janire 800 libre frogan. Aipatzekoa da Janireren 800 libreko emaitza (12'50''70). Froga hau egiten zuen lehen aldia izanda, ederki moldatu zen eta datorren urtean Euskadiko Infantilen txapelketarako egin beharreko gutxienekoetarako gertu ibili daitekeela erakutsi zuen.

Azkenik mutilek zein neskek 4x50 bizkar erreleboa izan zuten. Nesketan bi talde atera genituen eta bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten. Mutilen errelebo bakarrak hirugarren postua eskuratu zuen.

Comentarios