INFANTILEN NEGUKO EUSKADIKO TXAPELKETA | CTO DE EUSKADI INFANTIL DE INVIERNO

ESPAINIAKO GUTXIENEKO BERRI BAT, EUSKADIKO TXAPELDUN BAT, BI TXAPELDUN ORDETZA, 6 TALDEKO ERREKOR BERRI eta 9 MARKA PERTSONAL Infantilen Neguko Euskal Herriko Txapelketan
  • Iñigo Ibarburuk 200 bizkar frogako gutxienekoa lortu zuen 2'19''03 eginez
  • Iñigo Ibarburu txapeldun izan zen 100 tximeleta frogan eta txapeldun orde 100 libre eta 200 bizkar frogetan
  • Jone Vazquezek, Naiara Lizasok eta Mikel Sotok ere euren markak hobetu zituzten






Pasa den asteburuan, taldeko lau infantilak Galdakaon izan dira Euskal Herriko Neguko Txapelketan parte hartzen. Lan txukuna egin dute laurek eta orohar amaiera ona eman diote neguko zikloari. 

Naiara Lizaso eta Mikel Sotorentzat horrelako txapelketa batean parte hartzen duten lehen aldia izan da eta txukun ibili dira igerian. Honetaz gain, oso garrantzitsua den esperientzia ere hartu dute. 

Naiarak 100 libre, 100 tximeleta eta 50 libre frogetan hartu du parte eta 3etan bere markak hobetzea lortu du. 100 libre frogan 1'09''05 markarekin laugarren izan da (txokolatezko domina) ondo lehiatutako froga batean, 100 tximeletan 5garren sailkatu da 1'21''79 eginez eta pasean bere 50eko denbora hobetuz. 50 libre frogan, berriro ere laugarren postua lortu du (eta txokolatea) 31''87 eginez.

Mikel Sotok ez du oso txapelketa emankorra izan emaitzei dagokionez baina maila hontako txapelketa batean esperientzia asko irabazi du. Mikel 100 bular, 200 bular eta 400 libre frogetan lehiatu da. 100 bular eta 400 libre frogetan ez du bere marka hobetzerik izan baina bai 200 bular frogan, 3'06''61 denborarekin bere marka 3 segundutan hobetuz.

Jone Vazquez aurreko neguan egona zen txapelketa hontan eta urte bete ondoren berriro ere lehian izan da, aurreko urtean baino maila hobea erakutsiz. Jone 800 libre, 200 libre eta 400 libre frogetan izan da lehiatzen. Lehenengoan tripako minez aritu da eta ezin izan du gauza askorik egin. Beste bietan ordea txukun ibili da eta bietan marka pertsonalak egin ditu. 200 libren 2'37''13 egitea lortu du eta 400 libren bere marka 3 segundutan hobetu du 5'26''81 eginez.

Azkenik, Iñigo Ibarburuk lortu ditu emaitza onenak. Alde batetik 100 libre frogan txapeldun orde izan da bere marka segundu batean hobetuz eta 56''59 eginez. Postu berdina lortu du 200 bizkar frogan. Froga hontan irteera seinalearekin arazo bat egon da bere kalean eta Iñigo besteak baino segundu bat geroago atera da, baina hala ere 2'19''03 egin du, bere aurreko marka segundu batean hobetuz eta froga hontako Espainiako gutxienekoa lortuz. Ondo irten balitz lehenengo postuan izateko moduan izango zen. Azkenik 100 tximeleta frogan urrea lortu du.
Iñigok txapelketa honekin Espainiako Txapelketarako prestakuntza amaitu du eta hemendik aurrera puntua hartzen hasteko momentua izango da berarentzat.

Orokorrean oso pozik etorri gara Galdakaon gure lau infantilek egindako lanarekin, eta oso gustura laurak lehiaketa hontan izatea lortu dugulako. Zorionak lauroi!


EMAITZAK / RESULTADOS

Comentarios