LIGAKO 1. JARDUNALDIA | 1ª JORNADA LIGA

GIRO ONA eta 20 MARKA PERTSONAL LIGAKO LEHEN JARDUNALDIAN

Pasa den larunbatean Partehartze eta Errendimenduko ligako lehenengo jardunaldia ospatu zen Lasarteko igerilekuan. Bertan taldeko 15 igerilari izan ziren lehian eta orokorrean lan txukuna egin zuten denek. Hoorietatik hamalauk errendimenduko arloan jardun zuten eta batek partehartzekoan.

Jardunaldi luzea izan bazen ere, gure igerilariak amaiera arte gogotsu aritu ziren eta guztira 20 marka pertsonal haustea lortu zuten. Emaitzetatik aparte, datozen hilabeteetan hobetu behar ditugun zenbait gauza tekniko baloratzeko oso baliogarria izan zen lehiaketa hau.


Lehendabiziko froga 100 libre izan zen. froga hontan Garazi Alkorta, Naroa Goikoetxea, Mikel Esnal, Iñigo Ibarburu, Asier Lopez de Arregi eta Kevin Iglesias aritu ziren. Garazik (1'11''32), Naroak (1'09''64) eta Arribillagak (1'00''48) beren markak hobetu zituzten. Gainontzeko mutilen artean ez zen markarik egon baina denak beren denbora onenetan ibili ziren. Aipatzekoa izan zen Asierren buelta, hilabete askoz belauneko operazioarekin igeri egin gabe egon ondoren lan bikaina egin zuelako bai froga hontan eta baita 50 tximeletan ere. Naroa bigarren izan zen eta Garazi hirugarren. Parte hartu zuten 5 mutilek lehen bost postuak eskuratu zituzten.

Froga hontan bertan, baina partehartzeko ibilbidean Alberto Alba aritu zen. Alberto, aurreko urtearen erdialdean hasitako mutiko bat da, entzumen arazo handia duena. Berarentzat lehen aldia zen eta urduri xamar bazegoen ere gogoz atera zen lehiaketara. Zoritxarrez, lehenengo 50 metroak gainditu ondoren ura irentsi zuen eta gelditu beharra izan zuen, baina bere oner etorri ondoren froga bikain amaitu zuen. Aupa Alberto! Zorionak eta animo!!

Hurrengo frogan, 50 tximeletan, gure igerilariak ere txukun aritu ziren. Itsaso (betaurrekoak erorita eta alderik alde igeri eginez) bigarren izan zen eta Garazi hirugarren. Bietako inork ez zuen marka hobetzerik lortu. Mutiletan Haitz, Esnal eta Asier aritu ziren. Azkarrena Haitz izan zen (28''62) eta Asierrek marka pertsonala egin zuen (30''12). Errenkera horretan hirurek lehen hiru postuak eskuratu zituzten.

Froga honen ondoren jardunaldiko bi froga luzeak irirtsi ziren: 800 libre eta 400 estiloak. 800 libre frogan Naiara Lizaso, Jone Vazquez, Kevin Iglesias eta Haitz Mitxelena aritu ziren eta laurek marka pertsonalak egin zituzten. Naiarak 11'53''34 egin zuen eta ziurrenik marka horrek Neguko Euskal Herriko Txapelketan aritzeko txartela emango dio. Jonek 11'43''00 egin zuen, igerian gero eta hobeto egiten ari dela erakutsiz, Kevin Iglesiasek bezalaxe (10'49''95). Haitzek egin zuen marka onena, 9'45''10 denborarekin bere marka 10 segundutan hobetuz eta laugarren postuan amaituz.

400 estiloak frogan Mikel Soto eta Iñigo Ibarburu aritu ziren. Mikel Sotok lan bikaina egin zuen lehen aldiz egiten zuen froga hontan, eta are gehiago ostiralerarte gaixorik egon zela jakinda. Iñigok aldiz sekulako indar erakustaldia egin zuen froga hontan igeri indartsu eginez (5'19''29).

200 bizkar frogan Mikel Arribillaga eta Itsaso Tolosa aritu ziren, lan txukuna egin zuten biek.

Azken froga indibiduala 100 estiloak froga izan zen. Itsaso, Naroa, Garazi eta Jone aritu ziren nesketan. Itsaso 200 bizkar amaitu eta berehala atera zen eta hala ere bere marka onena berdintzea lortu zuen. Beste hirurek marka pertsonalak egin zituzten froga hontan. Mutiletan, Mikel Soto eta Mikel Esnal aritu ziren. Biek igeri bikain egin zuten eta Sotok marka pertsonala lortu zuen.

Saioa amaitzeko 4x50 libre erreleboa izan genuen. Mutiletan bi talde atera genituen eta nesketan bakarra. Neskak bigarren izan ziren eta lehenengo postan Naroak marka pertsonala egin zuen. Guztira 2'04''65 egin zuten, nesken erreleboko marka berdinduz. Azken postan Alazne bota zen eta benetan indartsu egin zuen igeri, denbora ofiziala ez bada ere, bere postan 29''07 eginez. Beste bi partehartzaileak Itsaso eta Naiara izan ziren. Hauek ere bikain egin zuten igeri.
Mutiletan, talde azkarrena Haitzek, Iñigok, Asierrek eta Esnalek osatu zuten. Hauek ere taldko marka berdintzea lortu zuten. Lehen postan, Haitzek marka pertsonala egin zuen (27''30). Talde hau bigarren sailkatu zen.
Bigarren taldea Kevinek, Mikel Sotok, Arribillagak eta Oierrek osatu zuten. Hauek laugarren izan ziren, besteak bezelaxe bikain igeri eginez.

Jardunaldi luzea baina emankorra izan zen beraz larunbatekoa. Pozgarria da urteko lehen jardunaldian markak hausten direla ikustea. Gainera, haseran esan bezala, zenbait arazo tekniko identifikatzeko ere oso baliogarria izan zen. Datozen hilabeteetan horien gainean lan egingo dugu. Infantil, junior eta absolutuek azaroaren 19an izango dute hurrengo jardunaldia, Tolosan.

PD: Milesker txapelketaren egunean laguntzen ibili zineten guztioi. Zuek gabe txapelketa aurrera eramaterik ez zen izango, eta Milesker Janireri, Ainarari, Iratiri, Aneri eta Joanneri taldekideak animatzera eta txapelketa ikustera etortzeagatik.


Comentarios