EH-KO JUNIOR, PROMESA eta ABSOLUTUEN NEGUKO TXAPELKETA | CTO DE EH JUNIOR, PROMESA y ABSOLUTO DE INVIERNO
4 MARKA PERTSONAL, EUSKADIKO TXAPELDUN ORDE BAT, BRONTZE ABSOLUTU BAT eta ESPAINIAKO MINIMA BAT, EH-ko junior, promesa eta absolutuen Neguko Txapelketaren balantzea.
Asteburu hontan, Euskal Herriko Junior, Promesa eta Absolutuen Neguko Txapelketa ospatu da Getxon. Taldeko 6 partaide izan dira bertan: Naroa Goikoetxea, Alazne Egiazabal, Haitz eta Oier Mitxelena, Asier Lopez de Arregi eta Mikel Esnal.
Denek lan bikaina egin dute baina aipatzekoena Haitz Mitxelenaren forma erakustaldia izan da. 50 eta 100 tximeleta frogetan bere markak hautsi ondoren, hobekien egokitzen zaion proban, 200 tximeletan, Espainiako minima lortu du 2'15''01 denborarekin. Froga hontan gainera, Haitz junior mailan Euskal Herriko Txapeldun orde izan da eta bere markak brontzea eman dio absolutu mailan. Zorionak Haitz !
LARUNBATA
Igeri egiten lehena eta bakarra Haitz Mitxelena izan da. Haitzek 50 tximeleta frogan hartu du parte arratsaldeko saioan. Forma onean dagoela erakutsi du 28''91 denbora eginez, bere marka ia segundo batean hobetuz.Marka honekin bere kategorian 6garren sailkatu da. Lan txukuna.
Bihar goizean eta arratsaldean 100 eta 200 tximeleta frogak izango ditu eta gaurko frogaren ondoren lan ederra egin dezakeela uste dugu. Ea zer gertatzen den. Animo Haitz !!
IGANDEA GOIZA
Igande goizean Naroak, Alaznek eta berriro ere Haitzek egin dute igeri. Lehiatzen lehena Haitz izan da berriro ere, 100 tximeleta frogan oraingoan. Atzo 50eko frogan erakutsi bezela, forma onean dago Haitz, eta 100 tximeleta frogan berriro ere bere marka segundu eta erdi hobetzea lortu du 1'02''63 denborarekin. Haitz 7garren sailkatu da eta Espainiako minimetara gerturatzen ari da. Oso ondo, zorionak!
Bere ondoren bi neskak. Naroak eta Alaznek 50 bular frogan hartu dute parte. Alaznek lan txukuna egin du 38''67 denbora eginez eta 6garren sailkatuz. Alaznerentzat albiste onena jada lehiatzen eta entrenatzen ia normaltasunez ibili daitekeela da eta udarako zatian gogoz helduko diola ziur gaude. Animo Alazne!
Froga berean Naroa Goikoetxea ere izan da. Naroak emaitza bikaina lortu du, lehenengo aldiz 37 segundutan jarriz eta 37''61 denborarekin bere marka onena lortuz. Naroa 4garren izan da (txokolatezko dominarekin konformatu behar) baina postuaz gain garrantzitsuena progresioan aurrera doala jakitea izan da. Zorionak Naroa eta animoak lanean jarraitzeko!!
IGANDEA ARRATSALDEA
Igande arratsaldean mutilen txanda izan da. Mikel Esnal, Oier Mitxelena eta Asier Lopez de Arregi 50 libre frogan lehiatu dira eta Haitz Mitxelena 200 tximeleta frogan.
Abiadura frogan taldeko azkarrena Mikel Esnal izan da 25''73 denborarekin 7garren postuan. Atzetik izan ditu Asier (26''86) eta Oier (26''97). Lan bikaina egin dute hirurek.
Beraien ondoren lehiatu da Haitz, berari hobekien egokitzen zaion frogan, 200 tximeletan. Froga bikaina eginez Haitzek Espainiako minima egin du 2'15''01 denborarekin, sekulakoa ! Marka bikaina egin du eta horrek Junior mailako Euskal Herriko Txapeldun orde titulua eman dio. Honetaz gain marka berdinarekin brontzea lortu du maila absolutuan. Zorionak benetan, Haitz! Merezi duzu !!
Honenbestez Haitz Udako Junior mailako Espainiako Txapelketan izango da uztailaren 15etik 17ra bitartean (lekua oraindik zehazteko dago).
Hemen Haitzen 200 tximeleta froga ikus dezakezue:
HAITZ MITXELENA 200 TXIMELETA
Hemen Haitzen 200 tximeleta froga ikus dezakezue:
HAITZ MITXELENA 200 TXIMELETA
EMAITZAK/RESULTADOS
Comentarios
Publicar un comentario