Kutxa sariko finalistak. |
Aipatzekoena Iñigo Ibarburuk 50 tximeleta frogan lortu duen urrea izan da, nagusitasun osoz irabazi bait du 30''96 denborarekin, bigarrenari ia bi segunduko aldea ateraz.
Hortik aurrera, goiza emaitzetan ez da hain ona izan, dominak lortzeko genituen aukera batzuk alde egin baitigute. Itsaso Tolosa 50 bizkar frogan bosgarren izan da 34''76 denborarekin, Unai Bueno froga berdinean bosgarren sailkatu da baita ere 36''30 denborarekin.
B finaletan Garazi Alkorta bere seriean bigarren izan da eta beraz, sailkapenenan zortzigarren, 36''27 markarekin. Azkenik, taldeko gazteenak, Ainara Garcia-k 50 bular frogan egin du igeri zortzigarren postuan sailkatuz eta kanporaketako denbora hobetuz (46''18).
Froga indibidualetatik aparte erreleboan ere jardun dute. Itsasok, Garazik, Unaik eta Iñigok osatutako taldeak seigarren postua lortu du, (Garazi eta Unairentzat asteburuko seigarren froga zen eta ederki erantzun dute).
Comentarios
Publicar un comentario