Jardunaldi bikaina izan zen guztientzat, denek beren markak hobetzea lortu baitzuten. Lortutako emaitzen arabera datorren igandean, otsailaren 6an Legazpin ospatuko diren finaletarako txartela 6 igerilarik lortu zuten:
A FINALA
A FINALA
> Iñigo Ibarburu: 50 tximeleta frogan kanporaketako marka onenarekin (30'' 47).
> Itsaso Tolosa: 50 bizkar frogan kanporaketako 3. marka onenarekin (33'' 71)
> Unai Bueno: 50 bizkar frogan kanporaketako 5. marka onenarekin (36'' 00)
> Naiara Lizaso: 50 libre frogan kanporaketako 3. marka onenarekin (33'' 03)
B FINALA
B FINALA
> Garazi Alkorta: 50 tximeleta frogan kanporaketako 9. marka onenarekin (35'' 97)
> Ainara Garcia: 50 bular frogan kanporaketako 8. marka onenarekin (46'' 81)
Honetaz gain, infantil mailan 4 x 50 libre errelebo mixtoak ere A finalean lehiatzeko aukera lortu zuen 2' 05'' 46 markarekin kanporaketako 6. marka onena eginez. Erreleboko partaideak Iñigo Ibarburu, Unai Bueno, Itsaso Tolosa eta Garazi Alkorta izan ziren.
Finala otsailaren 6an ospatuko da Legazpiko igerilekuan, goizeko 10:30etan. Domina batzuk ekartzeko aukera badute, beraz, zorte onena opa diegu.
PD: Finalean sartu ez baziren ere benetan aipatzekoak izan ziren beste igerilariek egindako markak, benetako hobekuntza nabarmena erakutsi baitzuten beren frogetan. Hauek beren izenak eta markak:
> 50 bular: Mikel Soto (45'' 87)
> 50 Libre: Beñat Alkorta (42'' 72), Maialen Casado (39'' 10), Janire Berasarte (42'' 20), Jone Vazquez (34'' 36).
Comentarios
Publicar un comentario