Entrenatzaile lan eskaintza


Eskaera aurkezteko: https://forms.gle/AeSeuayfZA3dzfV87

Azalpena

Lasarte-Orian, taldeko kategoria eta atal guztiekin lan egiteko entrenatzailea behar dugu. Haurren adinak 7 urtetik gorakoak dira, hau da 2019an eta lehenago jaioak (2018, 2017, 2016...). Horretaz gain, goizez master taldearekin aritzea ere behar dugu.

Ardurak
  • Kategoria desberdinen entrenamenduak planifikatu eta gauzatu.
  • Kategoria desberdinen jardunaldietara joan, beharraren arabera.
  • Kudeaketa ardurekin lanaldia osatu daiteke, gaitasunaren arabera.
Eskakizunak
  • Euskerazko gaitasun naturala (ezinbestekoa)
Lehentasunezko Formakuntza
  • Soin Hezkuntzan eta Kiroletan Lizentziatua edo Graduatua edo/eta
  • Igeriketako goi mailako entrenatzaile titulua (RFEN)
Kontuan hartuko dira:
  • Igeriketa entrenatzaile maila desberdinak
  • Igerilari ohia izatea
  • Egokitzapen Fisikoko Goi mailako Teknikaria izatea
  • Gizarte eta Kirol Animazioko eta Irakaskuntzako Goi mailako Teknikaria izatea
  • Lasarteoriatarra izatea edo inguruko herrietakoa izatea
Ordutegiak
  • Lasarte-Oriako master taldea goizez entrenatu (Astelehena, Asteazkena eta Ostirala; 7:10-8:10).
  • Lasarte-Orian egunero 16:15etatik 21:15 arte taldeko kategoria desberdinekin entrenatu (asteazkena 17:30-21:15).
  • Larunbatetan 9:15etatik 11:15 bitartean taldeko infantil, junior eta absolutuekin entrenatu.
  • Larunbatetan batez ere, eta zenbait igandetan lehiaketetara joan.
Kontratua
  • %75-%100eko jardunaldia, kudeaketa lanak hartzeko gaitasunaren arabera.
  • Kilometrajeak eta garraio plusak.
  • Mugagabeko kontratua.
  • Klubean denboraldiz-denboraldi jarraitzeko aukera legoke.


Comentarios