KRONIKA: GIPUZKOAKO NEGUKO TXAPELKETA

📰 6 URRE, 7 ZILAR eta 2 BRONTZE, EUSKAL HERRIKO TXAPELKETARAKO GUTXIENEKO BERRI BAT, FINA eta MULTIDISABILITY TAULATAN TXAPELDUN BANA eta 19 MARKA PERTSONAL Bergaran

Nora Imaz FINA puntuen baitan Gipuzkoako Txapeldun izan zen infantil mailan eta Nathalia E. Torres-ek gauza bera lortu zuen igeriketa egokituko Multidisability puntuen baitan.

Pasa den asteburuan txapelketa ona burutu zuten gure taldekideek, Bergarako Agorrosin-en ospatu zen infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Neguko Txapelketan. Gure taldetik zortzi igerilari aritu ziren lehian, nor baino nor gogotsuago. Horren erakusgarri dira asteburuan zehar lortutako emaitza bikainak.

Lehiaketa honetan, Nerea Santos, Aintzane Sarobe, Nora Imaz, June Lopez, Saioa Elola, Garazi Etxeberria, Nerea Irazu, Izaro Audikana eta Nathalia E. Torres aritu ziren emakumezkoetan eta gizonezkoetan berriz, Unai G. Somovilla eta Aimar Sukunza. Guztien artean marka pertsonal ugari hobetzea lortu zuten.


Marka hobekuntzak aipatuz, Nora Imazek 100 bular probako marka hobetzea lortu zuen, June Lopezek hiru marka ondu zituen (400 eta 800 libre eta 100 bizkar), Nerea Irazuk bi (50 eta 100 libre), Izaro Audikanak sei (100, 200, 400 eta 800 libre eta 100 eta 200 bular), Garazi Etxeberriak bost (50, 100 eta 400 libre, 100 tximeleta eta 400 lau estiloak), Saioa Elolak bi (200 eta 400 librea).

Gutxienekoak

Egindako markekin Saioa Elolak falta zuen Euskal Herriko Neguko Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen 400 libre proban. Modu honetan, infantil mailako 9 neska hauek bi aste barru Irunen izango dira, Euskal Herrikoan parte hartzen.

Dominak

Hauek izan ziren gure taldekideek eskuratutako domina eta postu garrantzitsuenak:

Urreak
Nerea Santos-ek 1500 librean junior mailan
Eneko Elizasuk 1500 librean 18:24,72
Aintzane Sarobek 50 librean junior mailan
Nora Imazek 100 librean infantil mailan
Nora Imazek 800 librean infantil mailan
Nora Imazek 200 librean infantil mailan


Zilarrak
Nerea Santos-ek 1500 librean absolutu mailan
Nerea Santos-ek 800 librean junior mailan
Aintzane sarobek 100 librean junior mailan
Aintzane Sarobek 50 librean absolutu mailan
Nora Imazek 800 librean absolutu mailan
Unai G. Somovillak 100 bular proban junior mailan
Unai G. Somovillak 100 bizkar proban junior mailan


Brontzeak
Nerea Santos-ek 800 librean absolutu mailan
Unai G. Somovillak 200 bular proban junior mailan

Txapelketa Amaierako Sariak

Banakako sailkapenetan eta igeri egindako hiru proba onenen baturan, Nora Imaz Txapeldun izan zen Fina puntuen baitan eta Natahalia Esmeralda Torrese-ek ere gauza bera egitea lortu zuen, kasu honetan, igeriketa egokituko multidisability puntuen baitan.

Neguko Txapelketa nagusiak prestatzen

Hemendik aurrera, gure igerilariak neguko zatiko txapelketa nagusiak prestatzen jarraituko dute. Asteburu honetan bertan, Aintzane Sarobe Bartzelonan izango da Gipuzkoakoarekin, Alejandro Lopez Sarian. Bi aste barru infantilek Euskal Herriko Neguko  Txapelketa izango dute Irungo Azken Potun. Junior eta Absolutuen Euskal Herrikoak eta Espainiako Txapelketak bost aste barru izango dira.



Burunpower! - BRNPWR!

Comentarios