KRONIKA: DISTANTZIA LUZEKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA

NORA IMAZ EUSKAL HERRIKO TXAPELDUNORDE Distantzia Luzeko Euskal Herriko Txapelketan

Nerea Santos laugarren izan zen junior kategoriako 3000 metrokoan.

Pasa den larunbatean itxura bikaina hartu zuen Lasarte-Oriako igerilekuak berriro ere. Goizez, Distantzia Luzeko Euskal Herriko Txapelketa jokatu zen bertan eta, gure taldetik, Nerea Santos, Nora Imaz eta Nerea Irazu aritu ziren lehian.

Infantil mailan, burutu beharreko proba 2000 metro estilo librean izan zen neska zein mutilentzat eta junior eta absolutu mailan aldiz, 3000 metro estilo librean.

Infantilen kategorian Nerea Irazu eta Nora Imaz izan ziren lehian. Nerea Irazu izan lehiatzen lehena. Nerea txukun hasi bazen ere, 1000 metrokoan geratu beharra izan zuen eta jarraitu bazuen ere, bigarren aldiz geratu behar izatearen ondorioz, lasterketa bertan behera utzi behar izan zuen. Bigarren seriean Nora Imaz aritu zen. Norak hasera-haseratik gogotsu eta gogor ekin zion probari, erritmo onean igeri eginez eta probaren iraupen osoan zehar erritmoari ondo eutsiz. Egindako lasterketa bikainaren ondorioz, Norak kronoa 25 minutu 4 segundu eta 94 ehunekotan gertau zuen, aurretik zuen 2000 metroko maka 24 segundutan hobetuz, 1500 metroko pasean bere aurreko marka 15 segundutan onduz eta bigarren postua eta txapeldunordetza eskuratuz.


Nesken 3000 metrokoan, Nerea Santos aritu zen. Nereak 38 minutu 35 segundu eta 54 ehuneko behar izan zituen distantzia osatzeko eta bere kategorian laugarren postuan amaitu zuen. Nereak 2000 metrokoak eginda zituen aurrez baina 3000 metrokoa egiten zuen lehen aldia zuen eta benetan proba ona egitea lortu zuen. Horren erakusle da 2000 metroko pasean ia bere marka hobetu izana.

Txapelketari berari dagokionez, antolaketa aldetik bikain joan zela aipatu behar dugu eta hemendik ere bolondres lanetan aritu zirenei gure eskerrak luzatu nahi dizkiegu. Beraientzat txapelketa astuna dela jakinik, benetan bikain aritu ziren burutu beharreko zereginetan, euren artean bikain antolatuz eta horri esker txapelketari ere dagokion seriotasuna eskeiniz. Beraiek gabe ez litzateke posible izango.

Milesker Manu Santos, Izaskun Jauregi, Jon del Rio, Beñat Alkorta, Mikel Esnal, Joxe Sarobe, Javier Somovilla eta Karmen Herrero!!

Aldi berean Mikel Gaztelumendiri eta Javi Saezi ere eskerrak eman nahi dizkiegu sari banaketara hurbildu eta Gipuzkoako zein Euskadiko Igeriketa Federazioaren ordezkari gisa sari banaketan aritzeagatik.








Burunpower! - BRNPWR!

Comentarios