KRONIKA: HERNANIKO XXII: SARIA

16 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO ERREKOR BERRI BAT Hernaniko XXII. Sarian

Taldea Txapeldunorde izan zen nesketan eta 2 urre, 2 zilar eta 3 brontze ekarri zituzten handik gure igerilariek 

Pasa den abenduaren 28an, gure igerilarietako batzuk Hernanin izan ziren arratsaldean, bertan ospatzen zen Sarian parte hartzen. Taldekide hauek gabonetan zehar Sari batean parte hartzeko aukera izan zuten txapelketa honekin.

Gure taldetik 15 igerilari aritu ziren lehiaketa honetan, eta bakoitzak 100 metroko proba bat izan zuen aukeran eta derrigorrez denek burutu behar zuten 100 metro lau estiloetako proba ere bai.

Gureak ohi bezain ondo aritu ziren, berriro ere marka pertsonalak eginez. Zenbait domina ere eskuratu zituzten gure igerilariek.


Marka Pertsonalak

  • Nerea Santos-ek 100 libreko marka berria 1:07,14an ezarri zuen eta 100 lau estiloetakoa berriz 1:19,38an.
  • Nahia Zudairek 1:34,04an uzti zuen 100 lau estiloetao marka pertsonal berria.
  • Nerea Irazuk 50 librekoa 30,64an uztiz zuen eta 100 lau estiloetakoa 1:16,89an.
  • Izaro Audikanak 100 lau estiloetakoa 1:22,40an ezarri zuen.
  • Garazi Etxeberriak 100 bular probako marka berria 1:36,19an utzi zuen eta 100 lau estiloetakoa 1:19,27an.
  • Saioa Elolak 100 bizkar probako marka berria 1:22,53an utzi zuen.
  • Unax Goenagak 100 lau estiloetako marka berria 1:19,14an uzti zuen.
  • Garazi Irigorasek 100 lau estiloetakoa 1:31,07an.
  • Inge Etxezarretak ere 100 lau estiloetako ondu zuen, 1:30,22 eginez.
  • Julen Azpirozek 50 librekoa 34,40en utzi zuen eta 50 eta 100 tximeletakoak aldiz 39,52 eta 1:25,64an.
  • Haritz Gomezek 100 tximeletakoa ondu zuen, 1:20,28 eginez.

Taldeko Errekor berria

Igeriketa egokituaren atalean, Nahia Zudairek egindako 100 lau estiloetako marka pertsonalaren hobekuntza taldeko errekor berria ere bada, S8 klaseko 100 lau estiloetako taldeko errekor berria 1:34,04an ezarriz.

Lortutako dominak

Urreak

Nerea Irazu 100 bizkar proban
Nerea Santos 100 librean

Zilarrak

Saioa Elola 100 bizkar proban
Nora Imaz 100 bular proban

Brontzeak

Haritz Gomez 100 tximeletan
Unai Barcina 100 bular proban
Nora Imaz 100 lau estiloetan

Neskak Txapeldunorde

4x50 estilo libreko errelebuan gure neskak bigarren sailkatu ziren, taldekako sailkapeneko txapeldunordetza eskuratuz. Mutilak laugarren sailkatu ziren.

Gureek, datozen zita garrantzitsua Irunen izango dute, Gipuzkoako Klube Kopan, denboraldiko lehiaketa politenetako bat den txapeketan. Hori urtarrilaren 11n eta 12an izango da.

Aupa Ekipo!! 


Burunpower! - BRNPWR!

Comentarios