KRONIKA: NEGUKO LIGAKO 3. JARDUNALDIA

35 MARKA PERTSONAL eta NEGUKO TXAPELKETETARAKO SAILKAPEN BERRIAK HERNANIN

Gureek markak hobetuz eta bide onetik jarraitzen dute

Pasa den larunbatean, gure taldeko infantil, junior eta absolutuak Hernaniko Udal Kiroldegian izan ziren Neguko Ligako 3. jardunaldian parte hartzen.

Guztira, kategoria hauetako 17 taldekide aritu ziren Hernanin ospatutako jardunaldian.


Beste 35 marka pertsonal, berriro ere bi asteren buruan

Marka hobekuntzei dagokionez, emakumezkoetan honakoak izan ziren lortutako marka pertsonal berriak: 

  • Yaiza Martinezek 200 lau estiloetako marka berria 3'20''48an utzi zuen eta 50 tximeletakoa 44''52an.
  • Nerea Santos-ek 50 tximeleta probako marka pertsonal berria lortu zuen 36''61 eginez. 
  • Nerea Irazuk 400 libreko marka berria 5'12''00an utzi zuen, 50 librekoa 30''76an eta 200 lau estiloetakoa 2'45''79an. 
  • June Lopezek 400, 200, 100 eta 50 libreko markak ondu zituen (5'13''20, 2'36''61, 1'09''10 eta 32''07).
  • Izaro Audikanak 400, 100 eta 50 librekoak (5'28''81, 1'13''04 eta 32''52).
  • Saioa Elolak ere 400, 100 eta 50 librekoak (5'33''87, 1'11''18 eta 34''13) eta baita 50 bizkar probakoa ere (39''08)
  • Garazi Etxeberriak 400 libreko marka pertsonala egitea lortu zuen kronoa 5'24''47an geratuz.
  • Garazi Irigorasek 100 eta 50 libreko markak (1'22''97 eta 39''86) eta 100 eta 200 bizkar probatakoak (1'29''99 eta 3'05''90) ondu zituen.
  • Ruth Pelayok 400 libreko marka (6'20''10) eta 200 lau estiloetakoa (3'19''85) hobetzea lortu zuen.
Gizonezkoetan berriz, honakoak:

  • AImar Sukunzak 100 libreko marka berria 1'07''75ean utzi zuen.
  • Unax Goenagak 50 librekoa 30''81ean eta 50 bizkar probakoa 36''38an. 
  • Unai Barcinak 400 librekoa 5'38''66an utzi zuen, 200 lau estiloetakoa 2'51''64 eta 50 tximeletakoa 39''77an.
  • Julen Azpirozek ere 400 librekoa 5'38''66an utzi zuen eta 50 tximeletakoa 40''95ean.
  • Haritz Gomezek 200 lau estiloetakoa 2'58''00an, 100 tximeletakoa 1'23''44an eta 50 tximeletakoa 37''08an.

Neguko Euskal Herriko zein Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen gehiago

Egindako markekin, neguko txapelketetarako sailkapen gehiago lortu zituzten gure igerilariek.
Junior eta absolutuek jada proba proba badituztenak kontutan hartuta eta infantil kategoriakoek aurreko jardunaldieta lortutakoez gain, jardunaldi honetan "giltza"gutxieneko berri hauek lortu zituzten gure infantilek:

  • Nora Imazek, Nerea Irazuk eta June Lopezek Euskal Herrikoa eta Gipuzkoakoa 400 librean
  • Garazi Etxeberriak, Izaro Audikanak eta Saioa Elolak Gipuzkoakoa 400 librean
  • Nerea Irazuk eta Garazi Etxeberriak 200 lau estiloetan, Gipuzkoako giltza.
  • Unai Barcinak Gipuzkoako giltza 200 lau estiloetan. 

Gureak maila onean eta bide onetik

Orokorrean, maila egokian aritu ziren gure igerilariak, batez ere ligako jardunaldi hauetan parte hartzeko inolako prestakuntza berezirik egiten ez dutela kontutan hartuz eta arreta nagusia entrenamenduan dagoela jakinik. 

Aurtengo saiotik saiorako tarte txikia kontutan izanda, asko izan dira lortutako marka hobekuntzak eta maila altua dutelako hobekuntzak lortzea gehiago kostatzen zaien horiek euren marka onenetatik oso gertu aritzea ere positiboa dela uste dugu.

Pixkanaka, lehiaketa garrantzitsuagoak egutegian gerturatzen joan ahala, eta lehiaketa horietarako parte hartzeak prestatzen goazen einean, gureek emaitza onak lortuko dituztela uste dugu.

Ildo honetan, datorren astean Nahia Zudaire Castellon-en izango da Espainiako AXA taldearekin bai kontzentrazioan eta baita lehian ere. Aste honetan zehar gaixorik egon bada ere, ondo osatzea eta berriro ere martxan jartzea espero dugu. Horretaz gain, ate joka ditugu Nazioarteko Gabonetako Saria eta Gipuzkoako Kluben Kopa.

Egurra Ekipo!!

Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios