URRE BAT, BI ZILAR, BRONTZE BAT, 8 FINAL, EUSKADIKO 2 ERREKOR BERRI eta 4 MARKA PERTSONAL Terrassan ospatutako Espainikoan
Bikain aritu dira gure neskak pasa den abuztuaren 3tik 7ra bitartean Terrassan. Bertan Junior eta Absolutu mailako Espainiako Udako Txapelketa jokatu da eta emaitza bikainak lortu dituzte gure neskek.
Ainhoak lortutako lau dominez gain, aipatzekoak dira lortutako Euskadiko Errekorrak eta baita biek egindako proba kopuruak ere. Izan ere, biak parte hartutako proba bakoitzeko finaletan izatea lortu zuten, guztira lau probak bitan burutuz eta beti maila paregabean arituz. Leireren kasuan gainera, lehen egunean bi proba jarraian izanik.
Ainhoa Martinek urrea eskuratu zuen lehen eguneko 400 metro lau estiloetako proban. Proba honetako absolutu mailako finalean sartu zen Ainhoa eta bertan sekulako 4:57,44a egin zuen, lehen aldiz 5 minutuetatik jaitsiz, Euskadiko 16 urteko errekorra onduz eta Espainiako Txapeldun izatea lortuz.
Proba berean, Leire Martín junior mailako finalean izan zen eta kanporaketan egindako 5:02,19arekin marka pertsonala hobetzea lortu ostean, sailkapenean seigarren izan zen, finalean 5:06,16 eginda.
Lehen eguneko saioan, Leirek berak beste final bat izan zuen, 100 bizkar probakoa. Lau estiloetako 400 metrokoaren ondoren izan zen, bai kanporaketan eta baita finalean ere eta, logikoki, probari aurre egiteko modu onenean ez bazegoen ere, bikain aritu zen, bai kanporaketan eta baita finalean ere bere onenean arituz.
Bigarren egunean Leirek atsedena izan zuen eta Ainhoak aldiz 100 bular proba izan zuen. Goizeko kanporaketanh Ainhoa junior mailako finalerako sailkatu zen 1:14,71ekin eta finalean, dominengatik borrokan, 1:13,12 egitea lortu zuen, marka pertsonala hobetuz, taldeko 16 urteko eta absolutu mailako errekor berri bat ezarriz eta zilarra irabaziz eta Espainiako Txapeldunorde izatea lortuz.
Hirugarren egunean gure bi igerilariek 200 metroko probak izan zituzten, Ainhoak bular estiloan eta Leirek bizkar estiloan. Biak arratsalderako junior kategoriako finalera sailkatu ziren eta biak bikain aritu ziren. Leirek bizkar estiloko finalean 2:22,99 egitera lortu zuen, aspaldiko partez berriro ere 2:22an igeri egitea lortuz eta zazpigarren amaituz.
Bular estiloko proban Ainhoak sekulako 2:35,05a egin zuen, bere marka pertsonala segundu eta erdian onduz, Euskadiko 16 urteko Errekor berria ezarriz eta berriro ere Espainiako Txapeldunorde izatea lortuz.
Azken egunean gure bi igerilariak 200 metro lau estiloetan aritu ziren. Biak ere finalean izan ziren eta azken momentura arte lehia bizian izan ziren. Proba honetan Ainhoak berriro ere podiumean izatea lortu zuen, kasu honetan 2:22,70 denborarekin brontzea eskuratuz. Proba berean Leire zazpigarren sailkatu zen.
Burunpower! - BRNPWR! |
Comentarios
Publicar un comentario