KRONIKA: INFANTIL, JUNIOR ETA ABSOLUTU MAILAKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA

12 URRE, 9 ZILAR eta BRONTZE BAT, ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO BI GUTXIENEKO BERRI, 22 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 7 ERREKOR BERRI eta ERRELEBUETAKO 2 MARKA BERRI Irunen ospatutako Gipuzkoakoan
  • Horretaz gain, junior kategorian, Leire Martin hirugarren izan zen sailkapen orokorrean, FINA puntuen baitan
Pasa den hilaren 6an eta 7an, gureak Irunen izan ziren infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Udako Txapelketan parte hartzen. Bertan gure taldetik 9 igerilari izan genituen: Nora Imaz, Eneko Elizasu, Aintzane Sarobe, Nerea Santos, Unai G. Somovilla eta Unax Goenaga infantil kategorian, Leire eta Ainhoa Martín junior kategorian eta Mikel Esnal absolutuen kategorian. Nor bere entrenamenduko momentuaren baitan aritu zen eta emaitzak onak izan ziren. 


Infantilei dagokionez, Nora Imazek parte hartutako hiru probatan marka pertsonalak egitea lortu zuen eta horietako batean, 100 librean, kronoa 1:02,43an geratuz Espainiako Txapelketako gutxienekoa egitea ere lortu zuen. Ondutako beste markak 50 librekoa, 50 eta 100 bizkar probakoak eta 100 lau estiloetakoa izan ziren Norarentzat. Eneko Elizasuk aldiz estilo libreko 50a, 100 eta 200a hobetzea lortu zuen, laburrena 27,53an utziz, 100a 58,86an eta 200a2'07''78an. Aintzane Sarobek ere marka pertsonalak egitea lortu zuen parte hartutako hiru probatan; 50 bizkar proban kronoa 31,10ean geratu zuen, 100 metro lau estiloetan 1:09,49 egin zuen eta 200 librean aldiz, 2:11,07 egin zuen, marka pertsonalaz gain Espainiako Txapelketarako gutxieneko berri bat lortuz. Nerea Santos-ek 200, 400 eta 800 libreko markak hobetzea lortu zuen 2:18,72, 4:44,05 eta 9:34,22 eginez eta Unai G. Somovillak ere parte hartutako lau probatan erregistro onenak egitea erdietsi zuen, 50 bizkar proban 29,86 eginez, 2:22,16 bizkar erako 200 metroetan eta bular estiloko 100 eta 50 metroeta erregistro bikainak lortuz eta hurrenez hurren 1:12,43 eta 32,46 eginez. Unax Goenaga ere bikain aritu zen, parte hartutako bi probatan bere aurreko markak asko hobetzea lortuz eta 400 librean 5:13,52 egitea lortuz eta 200 lau estiloetan kronoa 2:41,74an geratuz. Tartean, 50 tximeletako marka eta 200 librekoa ere hobetzea lortu zuen Unaxek.

Junior eta absolutu mailan lehiatu ziren Leire Martin, Ainhoa Martin eta Mikel Esnal marka pertsonalik egin gabe geratu ziren baina bikain aritu ziren halere eta horren erakusle dira lortutako postu eta dominak.


DOMINAK SORTA
Ugari izan ziren lehiaketan zehar lortutako dominak:

Urreak
Leire Martin-ek 200 bular proban, juniorretan eta maila absolutuan
Leire Martin-ek 50 bizkar proban, juniorretan eta maila absolutuan
Leire Martin-ek 800 librean, juniorretan eta maila absolutuan
Leire Martin-ek 200 librean, junior mailan
Aintzane Sarobek 50 bizkar proban, infantil mailan
Aintzane Sarobek 100 lau estiloak proban, infantil mailan
Aintzane Sarobe 200 librean, infantil mailan
Ainhoa Martin-ek 100 lau estiloak proban, junior mailan
Ainhoa Martin-ek 50 bular proban, maila absolutuan

Zilarrak
Unai G. Somovillak 200 bizkar proban, infantil mailan
Unai G. Somovillak 100 bular proban, infantil mailan
Ainhoa Martin-ek 100 librean, junior kategorian.
Ainhoa Martin-ek 100 lau estiloak proban, absolutu mailan
Ainhoa Martin-ek 200 librean, junior mailan
Nerea Santos-ek 1500 librean, infantil mailan eta absolutu mailan
Nerea Santos-ek 800 librean, infantil mailan
Aintzane Sarobe 200 librean, absolutu mailan 

Brontzeak
Aintzane Sarobek 50 bizkar proban, absolutu mailan

Dominez gain, banakako sailkapen orokorrean, junior mailan, Leire Martin hirugarren saikatua izan zen FINA puntuen baitan.


TALDEKO ERREKOR BERRIAK
Lortutako marka pertsonal guztien artean, zenbait taldeko errekor berri izan ziren, hala nola:

Unai G. Somovillak 16 urteko errekor berriak ezarri zituen 200 bizkar proban eta 50 eta 100 bular probatan. Lehenengoan errekor berria 2:22,15ean utzi zuen, bigarrenean 32,46 bikain batean eta azkena berriz 1:12,43an. Bular estiloko errekor berriak absolutu mailako taldeko errekor berri ere badira gainera.

Aintzane Sarobek 15 urteko errekorrak ezarri zituen 200 librean 2:11,07 eginez eta 50 bizkar proban 31,10 eginez.

Leire Martin-ek 16 urteko errekor berriak ezarri zituen 200 eta 800 librean, 2:11,69 eta 9:21,44 eginez hurrenez hurren.

ERRELEBU MISTOAK
Horretaz gain, errelebu mistoetan ere aritu ziren gureak, bai 4x50 librean eta baita 4x100 lau estiloetan ere. bietan taldeko marka berriak lortu zituzten errelbuko kideek, 4x50ekoa 1:47,16an ezarriz eta 4x100 lau estiloetakoa 4:15,23an utziz. Errelebu laburrean Mikel Esnal eta Eneko Elizasu aritu ziren mutiletan eta Leire eta Ainhoa Martín nesketan. Lau estiloetakoan Eneko Elizasuren ordez Unai G. Somovillak hartu zuen parte.




Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios