KRONIKA: XXXIII TROFEO VILLA DE GIJON

LEIRE ETA AINHOA, AINTZANE, NORA eta NEREA BIKAIN ARITU DIRA XIXON-en

Marka batzuk hobetuta, txukun aritu dira udako zatiko lehen lehiaketa honetan.
  • Ainhoak bi domina eskuratu zituen; zilarra 200 bular proban eta brontzea 100 bular proban.
  • Guztira 13 marka pertsonal eta taldeko 3 errekor berri lortu zituzten gureek.

Asteburu ona burutu dute gure bost taldekideek. Gipuzkoako selekzioarekin lehiatu dira Leire eta Ainoa Martín, Aintzane Sarobe, Nora Imaz eta Nerea Santos Xixon-en, "XXXIII Trofeo Villa de Gijón" txapelketan, Espainiako Federazioak sortutako Grand Prix trofeoen zirkuituen barruan.

Udako zikloaren prestakutzan sartu berri garen honetan, hiru aste eskas egindako lanak zein fruitu eman duen eta gure igerilarien forma egoera zein den jakiteko balio izan digu lehiaketa honek. Espero genuen moduan, nor bere proba ohikoenetan aritu denean marka pertsonalak lortzea zaila izan da baina bestelako probatan hobekuntzak eta marka onak ediestea lortu dute gureek.


Leire eta Ainhoak eskarmentu handiagoa badute ere, bostentzat lehiaketa gogorra izan da, kanporaketa eta finaletako egituretan 100, 200 eta 400 metroko probatan eta kanporaketa, finalaurre eta finaleko egituran 50 metroko probatan. Egoera horretan, gureek proba mordoa izan dute, kopuru handiena Ainhoak burutu duelarik, kanporaketa, finalaurre eta finalekin guztira hamar proba burutuz bi egunetan, zortzi proba Leirek, zazpi proba Aintzanek, hiru proba Norak eta bi proba Nereak.

Gauzak horrela, markei eta emaitzei dagokionez, guztiak ondo aritu direla esan beharra dago. Ainhoa eta Leire distantzia laburrenetan aritu dira ondoen; Ainhoak marka pertsonalak lortu ditu 50 librean, 50 bizkar estiloan eta 50 tximeletan. Azken honetan, entrenatzaileari (Itsaso Tolosari) absolutu mailako taldeko errekorra kendu dio 29,85 markarekin. Leirek ere 50 tximeletako marka hobetzea lortu du eta honek ere Itsasori 16 urteko 50 bizkar probako taldeko errekorra kendu dio.

Aintzanek 50 eta 200 libreko markak, 50 tximeletakoa eta 50 eta 100 bizkar probatako markak hobetzea lortu du, esanguratsuena 50 libreko 28,55a delarik, proba horretan, Aintzanek taldeko absolutu mailako taldeko errekor berria ezartzea lortu duelako.

Nora Imaz-ek 50 eta 400 libreko markak hobetzea lortu du eta Nerea Santos-ek aldiz, bular estiloko 50 eta 100 metroko markak hobetu ditu.
Dominei dagokionez, Ainhoa Martin izan zen Gipuzkoako Selekziotik podiumean izatea lortu zuen igerilari bakarra, 200 bular proban zilarra eskuratuz eta 100 bular proban berriz, brontzea.


Emaitza onak beraz gure bost taldekideentzat Xixon-en. Orain lanean jarraituko dugu, pixkanaka oinarria hobetzen eta bigarren zikloko lehiaketa nagusia izango diren Infantil eta Junior mailako Udarako Euskal Herriko zein Espainiako Txapelketa prestatzen.

Zorionak neskak!! Burunpower!!


Burunpower! - BRNPWR!
 ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios