KRONIKA: AXA KONTZENTRAZIOA ETA "VIII Open de Castilla y León de Natación Adaptada"

NAHIA ZUDAIREK MUNDUKO TXAPELKETARAKO GUTXIENEKO BERRI BAT eta ESPAINIAKO BI ERREKOR BERRI Valladolid-en
Nahiak 100 tximeletan Munduko Txapelketarako gutxieneko berri bat lortu zuen asteburuan

Pasa den astean Nahia Zudaire taldekidea Valladolid-en izan. Asteazkenetik igandera bitartean "Etorkizuneko Paralinpiarren AXA taldeko Kontzentrazioan" parte hartzen izan da. Asteazkenean hasi zen kontzentrazio honek asteburuko lehiaketarekin izan zuen amaiera, Valladolid-e bertan ospatu zen "VIII Open de Castilla y León de Natación Adaptada" txapelketarekin.

Kontzentrazioan zehar ohi bezain ondo aritu da Nahia, taldekideekin bikain moldatuz eta lanean gogor eta txukun arituz. Asteburuko txapelketak ere fruitu bikainak eman zituen,


Aurtengo denboraldian Munduko Txapelketarako sailkapena lortzea genuen helburu bezala neguko lehen zatian eta hori Madrilen 400 librearekin lortu zuen, Erkidego Arteko Espainiako Txapelketan. Hortik aurrera bigarren ziklo batean sartu gara, non helburua gutxienekoen kopurua, gure ahalmenen baitan, handitzea den, hirugarren ziklo batean irailean izango den Munduko Txapelketa prestatu aurretik. 

Beraz, urtarriletik ekainera bitartean gutxieneko berriak egin edo ditugunak hobetzea izango da helburua batetik eta txapelketa sendoen bidez esperientzia pilatzen jarraitzea bestetik. Kontextu horretan etorri zen Valladolid-eko txapelketa hau eta gauzak ezin hobeto atera direla esan behar dugu, bertan burututako lau probatan lehen postuan sailkatzeaz gain, Nahiak 100 tximeletan Munduko Txapelketarako gutxieneko berri bat lortu zuelako, kronoa 1:22,87 eginez. Horretaz gain, proa hori bera eta 200 librean egindako 2:34,59a ere marka pertsonalak eta taldeko errekor berriak izateaz gain, S8 kategoriako Espainiako Absolutu mailako errekor berriak ere badira.

Emaitza ezinhobeekin itzuli da Nahia Valladolid-etik beraz. Bigarren ziklo honetan aipatutako helburuak lortzeko asmotan jarraituko dugu, hurrengo zita asteburu honetan bertan izango delarik, Bartzelonan ospatuko den "4th International Trophy Adapted Swimming - Gran Premi Diputació de Barcelona" txapelketan.

Zorionak Nahia eta animo!! Segi lanean!!

Burunpower! - BRNPWR!
 ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios