BENJAMINAK BIKAIN ANDOAINEN ospatutako erronka haundiko jardunaldian
Pasa den larunbatean, apirilaren 6an, Andoaingo Allurralde Kiroldegian, Kirol Zehaztasun Ligako 4. jardunaldia izan zuten gure haurrek. Jardunaldi hontarako proba zailak eta sendoak egokitu zitzaizkien igerilariei.
Txikienek, 2010ean eta 2009an jaiotakoek, 25 edo 50 metro tximeleta estiloan izan zuten banakako proba bezala eta 6x25 bular estilo errelebu mistoa ere bai saio amaieran.
2008ko neska-mutilei eta 2007ko mutilei berriz, 200 edo 400 metro estilo librean eta 100 metro lau estiloetan banakako probak egokitu zitzaizkien. Errelebuei dagokienez, adin tarte honek 4x50 metro lau estiloetako errelebua izan zuen, nesketan zein mutiletan. Orotara, adin tarte honetako 28 haur aritu ziren jardunaldi honetan.
Jardunaldi guztietako mailari jarraiki, lan polita egin zuten gure igerilariek. Txikienak koordinazio orokorra modu txukunean burutzen ikusi genituen, tximeleta estiloaren oinarriak ongi burutuz eta arautegia betez. Benjamin zaharrenak berriz, normala den moduan, koordinazio hori barneratuago dutenez, modu erritmikoago eta jarraiago batean igeri egiten ikusi genituen, oinarriak barneratu dituztela erakutsiz eta pixkanaka gero eta tximeleta estilo hobea lortuz.
Txikienen bular estiloko errelebu mistoa lehen postuan sailkatu zen.
Handiei dagokienez, 100 metro lau estiloetako proban adibidez Ane Imaz bigarren postuan sailkatzen ikusi genuen eta Paula Izquierdo berriz hirugarrenean. 200 metro estilo libreko proban, Hodei Barcina bigarren postuan ikusi ahal izan genuen eta Ane Imaz bera nagusi izan zen proba bereko emakumezkoen artean, bere atzetik taldekide asko hurrenez hurren izan zituelarik. Errelebuetan, mutilek hirugarren postua lortu zuten, lau estiloetan maila txukuna lortu dutela erakutsiz eta neskak aldiz, nagusi izan ziren lehen postuan sailkatuz.
Orokorrean, benjamin guztiak bikain aritu ziren, euren ikaskuntzan aurrera egiten doazela erakutsiz eta pixkanaka, gero eta proba zailagoei aurre egiteko gai direla erakutsiz.
Zorionak denoi!!
Zorionak denoi!!
Burunpower! - BRNPWR! |
Comentarios
Publicar un comentario