AURREBENJAMIN ETA BENJAMINAK BIKAIN EUREN LIGAKO HIRUGARREN JARDUNALDIAN
Guztiak bikain aritu ziren, aldi bereko estiloetan ere ondo moldatzen direla erakutsiz
Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Test/Ligari jarraipena eman zioten hirugarren jardunaldiarekin. Hirugarren jardunaldi hau Tolosan ospatu genuen, Usabal kiroldegian eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 24 haur aritu ziren.
Aurrebenjaminetan, 2010eko haurrek 50 metro bular estiloko proba izan zuten eta 2009koekin batera 6x25 tximeleta estiloko errelebu mistoan parte hartzeko aukera ere izan zuten. Haur hauentzat garrantzitsuena arautegiaren inguruko ezagutza eta estiloen ikaskuntza izanik denak primeran aritu zirela esan behar dugu.
Jardunaldi honetan, normalean guztientzat ikasteko zailenak diren aldi bereko estiloetan egin behar izan zituzten probak, bular estiloan banakako probatan eta tximeletan errelebuan. Alde horretatik, jardunaldi zaila izan zen. Bular estiloko banakako probatan zuten denek arreta jarrita, koordinazio orokorrean eta arautegia betzeaz gain, ostikada egiteko modu egokia zaintzean bereziki. Bikain aritu ziren denak.
Kategoria berean, 2009koak aipatutako 6x25 errelebu mistoan aritu ziren eta banakako proba bezela 100 bular proba izan zuten. Hauek ere primeran aritu ziren, logikoa den bezala, txikienak baino segurtasun eta ezagutza handiagoarekin. Kategoria honetan arautegia ondo bete eta igeri egiteko modu egokia zaintzean egon ziren zailtasunik handienak.
Benjamin kategorian, 2008ko neska-mutilek 50 libre eta 100 bular probak izan zituzten eta 2007ko mutilek aldiz 50 libre eta 200 bular probak.
Benjamin kategorian, 2008ko neska-mutilek 50 libre eta 100 bular probak izan zituzten eta 2007ko mutilek aldiz 50 libre eta 200 bular probak.
Adin tarte honetako haurrek 4x50 tximeleta estiloko errelebua izan zuten bai nesketan zein mutiletan. Proba zaila izan arren primeran burutzen jakin zuten taldeko gaztetxoek.
Orokorrean, adin tarte hauetan, lehiaketa emaitzak baino gehiago arautegiaren inguruko ezagutza eta arauen betetzea zein igeri egiteko modu egokia dira garrantzia gehien ematen diegun arloak eta zentzu horretan gustura atera ginen gure txikienek egindako lanarekin.
Horretaz gain, urduri egon ziren arren, guztiek jarrera bikaina erakutsi zuten jardunaldi osoan zehar, euren erronkei aurre eginez, ikasitakoa aplikatuz eta talde giro alaia mantenduz.
Aupa Buruntxikiak!!
Aupa Buruntxikiak!!
Burunpower! - BRNPWR! |
Comentarios
Publicar un comentario