GIRO BKAINA ALEBINEN LIGAKO LEHEN JARDUNALDIAN
Gureak sendo hasi dira eta bi igerlarik Gipuzkoako Udarako Txapelketarako sailkapena lortu dute jada.
Urriaren 27ko larunbat arratsaldean Alebinen Ligako denboraldiari hasiera eman zitzaion Ordiziako Majori kiroldegian. Gure taldeko igerilariak gogotsu iritsi ziren ordurarteko lanak emandako fruituak ikusteko. Liga honetan, 2006an eta 2005ean jaiotako mutilek eta 2007an eta 2006an jaiotako neskek hartzen dute parte. Lehen jardunaldi honetan, alebin kategoriako 18 gaztetxo izan genituen gure taldetik lehian.
Proba egitaraua honakoa izan zen adin guztientzat: 400 metro estilo librean eta 100 metro bular estiloan. Lehen jardunaldi honetarako ez genuen errelebuetan parte hartu, 400 librean denak aritu baitziren.
Lehen jardunaldi hau oso garrantzitsutzat jotzen dugu, bere baitan hartzen dituen proben garrantziagatik batez ere. Jardunaldi honek, gure haurrak fisikoki nola dauden ikusteko balio digu eta baita bular estiloko ikaskuntza nola daramaten ikusteko ere. Horretaz gain, proba hauek distantziatan ertainak/laburrak diren arren, adin hauetako igerilarientzat erronka haundia izaten dira, eta euren kontrolpetik ateratzen direnez, esfortzua neurtzen ikasteko eta ausardia ateratzeko oso baliagarriak izaten dira. Zentzu horretan, oraindik ere, logikoki, asko hobetzeko daukagula ikusi genuen, baina jardunaldiak aurrera joan ahala arlo horiek menperatzen ikasiko dutela ziur gaude.
Emaitzei dagokionez, gure egoitzan, gure zenbait haur lehen postuetan izan ziren, aurretik azaldutako arlo horietan ondo moldatu zirela erakutsiz. Egindako markei esker gainera, Nerea Irazuk eta Nahia Goenagak Gipuzkoako Alebinen Txapelketan parte hartzeko gutxienekoak eskuratu zituzten jada, proba honetan Nereak 5:40.21 bikain bat eginez eta Nahiak kronoa 6:17,27an geratuz.
Hurrengo jardunaldia Tolosan izango dute alebinek, benjaminekin batera hil honen 17an Usabal-en ospatuko den Alebin Ligako bigarren jardunaldian.
Aupa Ekipo!! Burunpower!!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Comentarios
Publicar un comentario