TALDEKIDEAK BIKAIN TALDEAREN FESTA DEN EGUN HANDIAN!!
Urte amaiera bikaina izan genuen aurreko larunbatean Lasarte-Oriako igerilekuan. Gure taldearen festa den egunean, adin guztietako taldekideak izan genituen uretan lehian, eta, hori baino gehiago, ohiko legez, taldekide gehienak bildu genituen igerilekuan, txikienen denboraldiari ahalik eta amaiera onena emateko.

Guzti hau "Lasarteko XXIX. Saria"ren ospakizunarekin etorri zen. Gure taldeak antolaturiko sari hau goizeko 10etan hasi zen eta eguerdiko 13:00ak arte iraun zuen, tartean adin tarte guztietako igerilari gaztetxo eta helduxeagoak pasaz. Igerilekuan 130 bat igerilari izan ziren horietatik 71 gure taldekoak izan ziren.
Aurtengoan, proba egitarauan, estilo bakoitzeko 50 eta 100 metrokoak sartzeaz gain, 200 libre eta 200 lau estiloeta probak eta, 400 libre eta lau estiloak probak sartu genituen. Benjamin txikienek, 50 eta 100 metrokoen artean proba bakarra egin zuten igerian, aukeran. Benjamin zaharrenek proba horien artean bi proba izan zituzten aukeran eta alebin, infantil, junior eta absolutuek aldiz 50 eta 100 metrokoez gain, 200 eta 400 metrokoen artean ere bi proba aukeran.
Sari banaketa kategoriaka izan zen eta FINA puntuen arabera. Modu horretan proba guztiak aukera egoera berdinean jartzen dira, munduko errekorraren baitan lortutako puntuak erabiliz sailkapen eta sari banaketarako. Hala ere, txikiak direla jakinik, 2009an eta 2008an jaiotako haur guztiek domina jaso zuten, lehen hiru postuetakoa ez bazen, parte hartu izanaren oroigarria zena.
FINA puntuetan baitan ere, 200 eta 400 metrokoen artean puntuazio altuena lortzen zuen emakumezkoak eta gizonezkoak txapela jaso zuen "Lasarteko XXIX. Saria"ko Banakako Txapeldun gisa eta, orotara puntu gehien biltzen zuen taldeak berriz, "Lasarteko XXIX. Saria"ko talde txapelduna adierazten zuen kopa.
Modu horretan, txapelak Bergara IE taldeko Xabier Labakaren esku eta Buruntzaldea IKTko taldeko Nora Imaz-en esku erori ziren eta taldekako sailkapeneko kopa gure taldeak eraman zuen.
Berezitasun gisa, lehiaketa formalaren amaieran Australiar proba izan genuen, guztiek ederki gozatu ahal izan zutena.
Berezitasun gisa, lehiaketa formalaren amaieran Australiar proba izan genuen, guztiek ederki gozatu ahal izan zutena.
MIKEL ESNAL ETA HAITZ MITXELENARI OMENALDI HUNKIGARRIA
Saioa hasi aurretik, Mikel Esnal eta Haitz Mitxelena taldekideei omenaldi txiki bat egin nahi izan zien klubak. Esnal, 1992an jaioa eta Mitxelena berriz, 1993an, biak ere 7-8 urtetatik klubean (haseran Andoaingo AKEK eta Lasarte Igeri Elkartea moduan) diharduten igerilariak izanik, klubari eskeinitako kirol ibilbidea eskertu nahi izan genien.
Omenaldi xumea baina emozioz betea izan zen eta bertratutakoen txalo zaparragdak eragin zituen. Saria hasteko modu ezinhobea izan zen. Omenladitxoa aurrera eramateko, Miren Bardaji igerilari ohia izan genuen aurreskua eskeintzen eta, hori ere, zalantzarik gabe, momentu benetan polita izan zen. Hemendik, gure eskerrik beroenak. Muxu potolo bat Miren!!
Omenaldiaren bideoa hemen ikusi dezakezue:
AURREBENJAMINEN ERAKUSTALDIA
Omenaldiaren ondoren, 10:15ak aldera, txikienen erakustaldiarekin hasi zen goiza. 2010ean jaiotako igeriketa eskolako haurrek denboraldian zehar ikasitakoaren erakustaldia egin ahal izan zuten guraso eta ikusleen aurrean. Zenbait urduri, baina benetan txukun eta gogotsu aritu ziren gure txikitxoak, igerileku batean lehen aldiz jendaurrean jartzen ziren momentu hontan.
Guztira adin hontako 15 haur izan ziren eta guztiek 25 libre proba bikain burutu ondoren, ondo merezitako txalo zaparrada eta domina eta oroigarria jaso zuten, denboraldian zehar eginiko lanarengatik ondo merezitako saria jasoz. Aupa zuek!!
LASARTEKO XXIX SARIA
Txikienen erakustaldiaren ondoren benjaminak, alebinak, infantilak, juniorrak eta absolutuak izan ziren "Lasarteko XXIX Saria" bere baitan jokatu zutenak.
Lehian, gure taldeaz gain, Hernani KEkoak, Easo Igeriketakoak, Bergara IEkoak eta Legazpia IEkoak aritu ziren. Probarik gogoangarriena 100 tximeleta proba izan zen, non MIkel Esnalekn batera lehiatuz, Haitz Mitxelenak bere azken agurra berriro ere minututik jaisten egin ahal izan zuen.
AUSTRALIAR PROBA
Saioari amaiera emateko, aurtengoan berrikuntza bat gehitu genuen. Berrikuntza hau "Australiar" proba izan zen, non igerilekuko kortxerak kenduta, zabalean igeri egiten den eta, kanporaketa moduan, azkenean bakarra geratze den. Benetan proba ikusgarria suertatu zen eta haurrek oso gustura egin zuten. Kanporatuak izanda ere, denak irrifarre batekin ateratzen ziren, gustuko izan zutenaren seinale. Zalantzarik gabe, hurrengoetan errepikatzeko moduko proba suertatu zen.
Hemen behean, probaren nondik norakoa ulertzen eta ikusten uzten duen bideo bat uztn dizuegu, gizonezkoen C kategoriakoa.
Alebinetako batzuk Gipuzkoako eta Euskal Herriko Txapelketa jokatzeko entrenatzen jarraitu behar duten arren, gainontzeko haur guztiek jada aste hontan elkarrekin agurtzeko astea izango dute, asteleheneko jolasetan edo ostiralerako prestatu ditugun jarduera berezietan.
Asteburu honetan, Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute infantil, junior eta absolutuek Bergaran eta datorrenean Euskal Herrikoa junior eta absolutuek eta alebinen Gipuzkoakoa gaztetxoenek.
Aupa Zuek! Aupa Ekipo! Burunpower!!

ELKARBANATU | COMPARTELO
Comentarios
Publicar un comentario