KRONIKA: IGERIKETA EGOKITUKO KLUBEN ARTEKO ESPAINIAKO TXAPELKETA | CRONICA: CTO DE ESPAÑA POR CLUBES DE NATACIÓN ADAPTADA

NAHIA ZUDAIREK 4 URRE eta ZILAR BAT eta ABSOLUTU MAILAKO ERREKOR BERRI BAT LLORET DE MARen OSPATUTAKO IGERIKETA EGOKITUKO KLUBEN ARTEKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Bikain aritu da Nahia Zudaire taldekidea Konporta KE taldearekin asteburu honetan. Lloret de Mar-en ospatutako igeriketa egokituko Espainiakoan. Ohi bezala, sekulako maila eman du eta horren erakusle izan dira bertan lortutako emaitzak.


Nahia bost probatan aritu da eta bostetan domina eskuratu du bere kategorian (S8), lau urre (100 librean, 400 librean, 100 tximeletan eta 200 lau stiloak proban) eta zilar bat 50 librean. 

Esanguratsuena, hala ere, Nahiak ezarritako S8 kategoriako Absolutu Mailako Espainiako Errekor berria izan da.Lehendik badituen 50, 100, 200, 400 eta 800 libreko Espainiako Errekorrei, 100 tximeletako ere gehitu die Nahiak, proba honetan kronoa 1:27,16ean geratuz. Aipatutakoaz gain, Nahiak 100 tximeletako probako pasean 50a, hobetzea ere lortu zuen 39,01 eginez.

Igande honetan, Gasteizen jokatuko den Euskal Herriko Txapelketan izango da. Hortik aurrera, ia ziurra den Europako Txapelketa prestatzeari ekin beharko dio.

Zorionak Nahia!!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios