KRONIKA: ADINEN ARTEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA

URRE 1, 5 ZILAR eta 2 BRONTZE, TALDEKO 3 ERREKOR BERRI, MARKA PERTSONAL UGARI eta EUSKAL HERRIKO TXAPELKETARAKO BI SAILKATU BERRI Azpeitian jokatutako Adinen Arteko Gipuzkoako Txapelketan

Asteburu polita izan da pasatakoa. Larunbat eta igandez Gipuzkoako Adinen Arteko Txapelketa ospatu da Azpeitian eta gureak benetan txukun aritu dira. Parte hartu duten zazpi igerilariek emaitza onak lortu dituzte. Lehian, Eneko Elizasu, Nerea Irazu, Garazi Etxeberria, Saioa Elola, Unax Goenaga, Iker Felipe eta Nora Imaz aritu dira. Parte hartzeko gutxienkoak bazituzten Udane Azkarate eta Iraia Cubillo ezin izan dira txapelketan egon.


Enekok, Ikerrek eta Norak Euskadiko Txapelketarako gutxienekoak bazituztenez, euren prestakuntza aste honetan Ordizian ospatuko den txapelketara zuzendua egon da. Besteek, hau zuten euren denboraldiko azken txapelketa eta baita Euskal Herrikorao sailkapena lortzeko azken aukera ere. Batzuek sailkapena lortu dute (Garazik eta Nereak) beste batzuek ordea ez, baina denek ere eska dakiekeen guztia eman dute asteburuan zehar eta beraz, ezin zaie gehiago eskatu. Zorionak denoi!

Hona hemen asteburuko balantzea datu eta zenbakietan:

Marka Pertsonal Berriak

Orokorrean, gure igerilariek parte hartutak proba ia guztietan marka pertsonalak egitea lortu zuten baina nabarmenetzekoak dira hoerietako zenbait. Alde batetik, Eneko Elizasuren 1500 metroko eta 400 metroko markak (4:49,16 eta 19:03,86). Nora Imaz-ek ere sekulako probak burutu zituen 400 librean eta 800 librean, buruz buru 5:03,51 eta 10:21,11 eginez. Aipagarria izan zen baita ere Iker Felipek 100 librean egindako 1:02,83a.


Euskal Herriko Txapelketarako Gutxieneko Berriak

Txapelketan zehar egidako markei esker, Nerea Irazuk eta Garazi Etxeberriak Euskal Herriko Adinen Arteko Txapelketarako gutxienekoak zituzten. Nerea Irazuk 100 bular proban lortu zuen, kronoa 1:36,68an geratuz eta Garazi Etxeberriak aldiz, 200 metro lau estiloetan 3:09,20 eginez. Horretaz gain, Iker Felipek lehendik zuen 100 bizkarreko gutxieneko marka bi segundutan hobetu zuen 1:11,04 eginez eta 200 bizkar eta 100 librean gutxieneko berriak eskuratu zituen, lehenean 2:35,95 eginez eta bigarrenean sekuako 1:02,83arekin. 

Eneko Elizasuk 200, 400 eta 1500 libreko gutxienekoak eskuratu ditu eta Nora Imaz-ek berriz, 100, 200, 400 eta 800 librekoa, 200 bular probakoa eta 100, 200 eta 400 metro lau estiloetakoak ere bai. 

Taldeko Errekor Berriak

Nahiz eta besteek ere marka bikainak lortu, Eneko Elizasu izan zen taldeko errekor berriak ezartzeko gai izan zen bakarra. Enekok 14 urteko errekor berriak ezarri zituen 400 librean, 800 librean eta 1500 librean, lehenean 4:49,16 eginez, bigarrenean kronoa 10:17,01ea geratuz eta 1500ean berriz, 19:03,86 eginez.


Dominak

🥇 Urreak
Eneko Elizasuk 1500 librean
🥈 Zilarrak 
Eneko Elizasuk 200 librean eta 400 librean
Iker Felipe-k 200 metro bizkar proban
Nora Imazek 800 librean eta 400 librean
🥉 Brontzeak
Iker Felipe-k 100 bizkar proban
Eneko Elizasuk 400 metro lau estiloetan





Asteburu honetan Euskal Herrikoa Ordizian

Arestian esan bezala, Espaniako Txapelketarako gutxienekoren bat lortu ezean, denek Euskal Herriko Txapelketan amaituko dute dute denboraldia. Astebururako ahalik eta sendo eta indartsuen egoten saiatuko gara, gureek ahalik eta onena eman dezaten. 

Euskal Herriko Txapelketa Ordizian izango da, larunbat eta igandez, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan.


ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios