Pasa den asteburuan Nora Imaz eta Eneko Elizasu taldekideak Eibarren izan ziren, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatutako teknifikazio saioetan parte hartzen.
Bertan, beste taldeetako haur askorekin batera aritu ziren, guztira 60 bat haur aritu zirelarik. Asteburuan zehar bi uretako saio burutu zituzten eta baita lehorrean kirol pistan eginiko beste bat ere. Otorduak eta gaua ere bertan egin zuten teknifikaziora deitutako alebin guztiek.
Esperientzia bikaina! Milesker hau guztia posible egin duzuen guztioi!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Comentarios
Publicar un comentario