KRONIKA: ALEBIN LIGAKO 7. JARDUNALDIA

ALEBINAK BIKAIN IRAUPEN ERTAINEAN ETA TXIMELETAN

Pasa den larunbatean, maiatzaren 5ean, Hernaniko Kiroldegian, Alebin Ligako 7. eta azken jardunaldia izan zuten gure haurrek, benjaminen KZL/Test jardunaldiaren ostean. Jardunaldi honetarako proba luzeak egokitu zitzaizkien igerilariei. Adin tarte honetako 15 haur izan zeiren lehian gure taldetik.

Aurreko jardunaldiko proba gogorrei segida emateko, iraupen ertaineko edo lau estiloetako probak izan zituzten alebinek jardunaldi honetan, 400 metro estilo librean edo 200 tximeleta aukeran eta 100 metro lau etiloetan guztientzat. Errelbu gisa, lau estiloetako 8 x50 metrokoa izan zuten, eraketa mistoan.


Estilo libreko 400 metrokoan, nabarmentzekoa da 2006ko nesken artean Izaro Audikanak eginiko 6:46,39a, sailkapeneko bosgarren postuan kokatuz. Bere atzetik, seigarren postuan, Leire Lavaud izan zuen 6:35,66 denborarekin eta Nerea Irazu jarraian, zazpigarrenean 6:40,66 markarekin. Nesketan ere baina 2005ean jaiotakoen artean, Nora Imaz-ek sekulako 400a egin zuen, kronoa 5:06,80an geratuz eta lehen postuan nabarmen sailkatuz.

Tximeleta erako 200 metrokoan Eneko Elizasu bakarrik atera zen eta hirugarren postuan amitu zuen 2:54,29 eginez eta burutzeko gaitasuna ziatea oso garrantzitsua iruditzen zaigun proba batean ondo moldatuz. Eneko bera nagusi izan zen 100 metro lau estiloetan eta Unax Goenaga laugarren izan zen proba honetan. Proba honetan ere 2006ko Nerea Irazu hirugarren sailkatu zen eta 2005ean jaiotakoen artean Nora Imaz berriro ere nagusi izan zen. Adin eta proba honetan Udane Azkarate bosgarren izan zen.

8x50 lau estiloetako errelebu mistoan gure taldea hirugarren izan zen.

Jardunaldi honekin ikaskuntzari eta kirol garapenari zuzendua dagoen liga amaitzen da. Hemendik aurrerako probatan nork bere onena emateko aukera izango du etorriko diren sari eta txapelketa desberdinetan. Lehen zita bi aste barru izango da alebin batzuentzat, Euskadiko Kirol Jokoetan Gipuzkoa defendatuz. 

Zorionak denoi!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios