KRONIKA: KZL/TEST 4. JARDUNALDIA

BENJAMINAK BIKAIN ORDIZIAN ospatutako erronka haundiko jardunaldian

Pasa den larunbatean, apirilaren 21ean, Ordiziako Majori Kiroldegian, Kirol Zehaztasun Ligako 4. jardunaldia eta Alebin Ligako 6. jardunaldia izan zuten gure haurrek. Jardunaldi hontarako proba gogorrak egokitu zitzaizkien igerilariei. 


Benjaminetan, 2009an eta 2008an jaiotakoei 25 edo 50 metro tximeleta estiloan egokitu zitzaien eta 2007ko neska-mutilei eta 2006ko mutilei berriz, 200 edo 400 metro estilo librean eta 100 metro lau estiloetan. Errelebuei dagokienez, txikienek 6x25 metro bular estiloan errelebu mistoa izan zuten. Nagusienek berriz, 4x50 metro lau estiloetan errelebua. Adin tarte honetako 34 haur aritu ziren jardunaldi honetan.

Emaitzei dagokienez, jardunaldi guztietako mailari jarraiki lan polita egin zuten gure igerilariek. Txikienak koordinazio orokorra modu txukunean burutzen ikusi genituen, tximleeta estiloaren oinarriak ongi burutuz eta arautegia betez. Benjamin zaharrenak berriz, normala den moduan, koordinazio hori barneratuago dutenez, modu erritmiko eta jarraiago batean igeri egiten ikusi genituen, oinarriak barneratu dituztela erakutsiz eta pixkanaka gero eta tximeleta estilo hobea lortuz.

Handiei dagokienez, 200 metro estilo libreko proban, Iker Gorostegi hirugarren postuan ikusi ahal izan genuen, 400 metro estilo librean Noel Conde hirugarren postuan eta Garazi Etxeberria bigarrenean. Errelebuetan, neskek hirugarren postua lortu zuten, lau estiloetan maila txukuna lortu dutela erakutsiz. 

Orokorrean, benjamin guztiak bikain aritu ziren, euren ikaskuntzan aurrera egiten doazela erakutsiz eta pixknaka, gero eta proba zailagoei aurre egiteko gai direla erakutsiz.

Zorionak denoi!!

AUPA ZUEK!! AUPA EKIPO!! BURUNPOWER!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios