KRONIKA: GIPUZKOAKO KLUBEN ARTEKO KOPA

43 MARKA PERTSONAL BERRI, ADINEKO ETA ABSOLUTU MAILAKO 14 TALDEKO ERREKOR BERRI ETA NESKEN ERRELEBUETAKO 5 MARKA BERRI Tolosan ospatutako Gpuzkoako Kluben Arteko Kopan
  • Gureek lan bikaina egin zuten, nahiz eta aurtengoan podiuma urruti xamar geratu.
Asteburu bikaina igaro dugu Tolosan. Urteroko legez, udazkeneko data hauetan, guretzat zirraragarriena den txapelketa izaten dugu. Gipuzkoako Kluben Arteko Kopak gure igerilariei bultzada extra bat egiteko indarra ematen die eta ohi bezela, honetan ere, talde giro bikaina izaten da, guztion artean sailkapenean ahalik eta gorenean egotea helburu dugun asteburu osoko lehiaketa honetan.


Pasatako asteburuan ere, ohi bezela gureek ez zuten hutsik egin. Gure taldetik, 15 igerilari aritu ziren lehian, lehiaketa honetarako juxtu xamar eta, zalantzarik gabe, amaierako emaitzan eragina izan zuen arren, denek euren onena eman ez zutenik ezin dugu inolaz ere esan. Horren adibide lortutako marka hobekuntza, gutxieneko eta taldeko marka berri guztiak.


Sailkapena

Gure taldea podiumetik urruti geratu zen aurtengoan. Mutilek zortzigarren postuan amaitu zuten, neskek aldiz zazpigarrenean eta, taldea, orotara, seigarren izan zen bien puntuen baturari esker. Gure igerilariek ez zuten proba guztietan puntuatzea lortu eta horrek normalean lehen hiru postuetatik atera egite zaitu. Podiumetik urrun geratu arren, talde benetan gaztea genuela esan beharra dugu eta eren gaztetasuna kontutan hartzen badugu emaitza positiboki hartzen dugula ere bai. Gure taldetik parte hartu zuten 15 igerilaritatik 10 infantil kategoriakoak izan dira, eta gainontzekoetatik 2, juniorrak eta absolutu mailako 3 bakarrik. Beraz, infantilekin lehia absolutu batean emaitza ederra lortu dugula esan dezakegu. Aupa Zuek!!

Errekor berriak

Arg.: Javier Somovilla
Lortutako marka pertsonal guztien artean, zenbait marka adineko zein absolutu mailako taldeko errekor berri izan dira. Mutiletan, Lander Sorozabal-ek 15 urteko bi errekor berri ezarri zituen: 1500 eta 800 librekoak, lehena 18:10,89an eta bigarrena 9:39,01ean.

Nesketan, estilo librean, Leire Martin-ek 50, 100 eta 200 metroetako 14 urteko marka berriak ezarri zituen, lehena 28,50ean, bigarrena 1:00,51n ia minututik jaistea lortuz eta azkena 2:09,77an. 100 eta 200 markak absolutu mailako errekor berriak ere badira gainera. Leirek berak, bizkar estiloko 50 metroetan errekor berri bat ezarri zuen, bai 14 urtekoetan eta baita absolutu mailan ere, kronoa 30,42an geratuz. Bular estiloan, Ainhoa Martin-ek 50 eta 100 metroko errekor beriak ezarri zituen, baina 14 urtekoetan eta baita absolutu mailan ere. 100 metroko errekor berria 1:14,49an utzi zuen eta 50 metrokoa aldiz 35,39an. Lau estiloetako probako 100 metroetan, Aintzane Sarobek 13 urteko errekor berria ezarri zuen 1:18,12 eginez.

Errelebuetako marka berriak

Arg.: Javier Somovilla
Horretaz gain, Leire Martin, Ainhoa Martin, Paula Sevillano eta Aintzane Sarobe ikaragarri aritu ziren errelebuetako probatan, guztira 4 errelebu marka hobetuz eta 5 taldeko marka berri lortuz. Laukote honek osatutako taldeak infantil mailako 4 errelebu eta absolutu mailako bat hobetu zituen. Gauzak horrela, infantil mailako 4x50 estilo libreko errelebuko marka berria 1:57,17an utzi zuten, 4x100ekoa 4:13,17an eta 4x200ekoa 9:06,01ean, azken honekin absolutu mailakoa ere hobetuz. Horretaz gain, 4x50 lau estiloetako errelebuko marka berria ere 2:08,39an utzi zuten.

Banakako emaitzak

Arg.: Javier Somovilla
Marka hobekuntza guztiak aipatzea zaila egiten denez, esanguratsuenen artean honakoak aipatu nahi ditugu: Alde batetik, gizonezkoetan, lehenago aipatutako Lander Sorozabalen 1500eko marka berria. Estilo libreko 1500ean 18:10,89 eginez, Landerrek aurreko marka 34 segundutan hobetzea lortu zuen. Txapelketa osoan zehar ikaragarri aritu zen Lander. Proba berean, Iñigo Ibarburu ere beti bezain sendo aritu zen, bere proba guztietan lehen psotuan sailkatuz eta bere marka onenetatik oso gertu arituz. Horren adibide 1500ean egindako 16:30,63a edo 400 libreko 4:09,58a. Errelebuetan ere ikaragarri aritu zen Iñigo. Haitz Mitxelenak ere emaitza bikainak lortu zituen. Alde batetik bular estloko 100 eta 200 metroko markak hobetzea lortu zuen (1:16,82 eta 2:40,02) eta bestetik, orain bi asteko 200 tximeletan egindako 2:15,01eko marka 2:12,98ra jeitsi zuen bere helburu nagusiaren bidean. Unai Sagarzazu masterrak ere sekulako sorpresak eman zizkigun, benetan azkar igeri egiteko oso gai dela garbi utziz. Unaiek 100 librean 1:00,15 egin zuen, 2:10,59 200 librean, 28,09 50 librean eta 400 librean aldiz, 4:36,73. Errelebuetan ere laguntza bikaina izan zen.

Arg.: Javier Somovilla
Nesketan, Paula Sevillanok 400 libreko marka 4:34,42an uztearekin batera, Espainiako Neguko Txapelketarako gutxienekoa ere lortu zuen proba horretan. Leire Martin-ek ere gutxieneko berri bat lortu zuen 100 librean (1:00,51) eta baita marka pertsonala ere.

Aimar Sukunza, Xabier Alonso, Unai Rodriguez, Nerea Santos, Ane Artola, Nahia Zudaire eta Yaiza Martinez-ek ere lortu zuten mara pertsonalik hobetzerik. Aimarrek 50 eta 200 libreak eta baita 50 tximeleta eta 200 estiloak ere, Xabierrek 50 libre eta 50 tximeleta eta baita 400 estiloak proba ere, Unaiek 100 eta 200 bular probak eta baita 100 estiloak proba ere, Nereak 200, 400 eta 800 libreak eta baita 50 tximeleta eta 200 estiloak ere, Nahiak 200 tximeleta, Anek 50 tximeleta eta Yaizak bular estiloko 100 a eta 200a.

Horrela joan da aurtengo Gipuzkoako Kluben Arteko Kopa. datorren denboraldian berriro ere gora egiteko asmotan eta nork bere helburuak lortzeko gogoz lanean jarraituko dugu eta horrek emango digu emaitza hobeak lortzeko aukerarik, ziur.

Aupa Ekipo!! Burunpower!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios