KRONIKA: 2017 IWAS WORLD GAMES

NAHIA ZUDAIREK BI URRE eta ZILAR BAT ESKURATU DITU NAZIOARTEKO ESTREINALDIAN
  • Ikaragarri aritu da Nahia Portugalen, dominez gain, bi laugarren postu eskuratu ditu eta baita hiru marka pertsonal berri ere
 Bikain aritu da Nahia Portugalen. Vila Real de Santo Antonios ospatutako 2017ko IWAS World Games-etan, bere nazioarteko estreinua egiteaz gain, estreinaldi hau modu ezinhobean egin du, bere lehen aldian bi urrezko domina eta zilarrezko bat eskuratuz. Gehiago ezin eskatu.


Lehen egunean, igande goizean, 100 librean aritu zen Nahia. Proba honetan bere marka berdintsuan aritu zen Nahia 1:19,74an igeri eginez eta sailkapen orokorrean laugarren sailkatuz. Arratsaldeko probatan aldiz, goizeko akats batzuk zuzenduta, 400 libre ezinhobe bat egin zuen kronoa 5:48,13an geratuz, marka pertsonala 10 segundu baino gehiagotan hobetuz eta zilarrezko domina lortuz, nazioarteko mailan lortzen zuen lehenengo domina.
 
Bigarren egunean, astelehen goizean, aurreko eguneko bideari heldu eta lan bikaina egin zuen Nahiak. Goizeko 200 librean, 2:48,13rekin, Nahiak urrea eskuratu zuen proba honetan, bere bigarren domina eskuratuz. Arratsaldeko azken jardunaldian bide beretik jarraitu zuen Nahiak, 50 tximeletan 38,59 egin zuen bere marka pertsonala hobetuz eta erabateko nagusitasunez berriro ere urrea eskuratuz. Bere azken proban, 200 estiloetan, 3:22,08rekin, bere aurreko marka 10 segundutan birrintzea lortu zuen baina domiarik gabe, laugarren sailkatu zen eta.
 
 
Esperientzia bikaina eta emaitza ezinhobeak bere nazioarteko estreinaldian, gehiago ezin eskatu.  Orain etxera bueltatu eta lanean jarraitzeko garaia da, etorkizunean ere erronka ugari izango ditugu eta, ziur. Hemendik, zorionak berarekin abtera parte hartu duten gainontzeko igerilariei ere, eta baita taldearein aritu diren arduradunei ere.

Nahia, gainontzeko taldekide guztiekin batera, Gipuzkoako Kluben Kopan izango da hilaren 16 eta 17an. Gainontzeko taldekideena bezela, bere aportazioa berebizikoa izango da taldeak lortuko duen emaitzan.

Aupa Nahia!! Zorionak!! Burunpower!!




ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios