KRONIKA | CRONICA: V CTO DE ESPAÑA ALEVÍN

2 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 4 ERREKOR BERRI Unai G. Somovillak Bartzelonan

Hilaren 20an joanda, agur hilaren 21ean lehiatu da Unai G. Somovilla Alebin mailako Espainiako Txapelketan. Txapelketa Bartzelonako Picornell igerilekuetan jokatzen ari da oraindik ere eta bertan aritu da Unai gaurkoan 100 bizkar proban lehendabizi eta 100 bular proban ondoren.


Bizkar estiloko ehunekoan Unaiek bere aurreko igerileku luzeko 1:11,53 marka 1:07,67an utzi du eta 41garren postutik 30garrenera salto egitea lortu du bere seriean nagusi izanik. Bular estiloko 100 metrokoan aurreko 1:20,67ko marka berriz 1:16,45ean utzi du eta sailkapeneko 47garren postutik 44garrenera pasa da, bere seriean seigarren helmugaratuz eta bere aurreko marka beste 4 segundutan hobetuz.

Egindako markekin, naiek taldeko 14 urteko lau errekor berri ere erdietsi ditu, bi probatakoak eta bietan egindako 50 metroko paseetakoak. Horretaz gain, 100 bular probako marka taldeko absolutu mailako errekor berria ere bada.

Orain ondo merezitako oporraldiaz gozatzera! Zorionak Unai!! Burunpower!!



ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios